es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Super 8an eta modu kolektiboan filmatutako Iruñeko erretratu subjektibo batek emango dio amaiera Punto de Vista 2018ri
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2018.03.02
Super 8an eta modu kolektiboan filmatutako Iruñeko erretratu subjektibo batek emango dio amaiera Punto de Vista 2018ri
Super 8an eta modu kolektiboan filmatutako Iruñeko erretratu subjektibo batek emango dio amaiera Punto de Vista 2018ri
Maite Arroitajauregi biolontxelo-jotzaileak eta Harkaitz Cano idazleak zuzeneko musika eta poesia jarriko dizkiote filmari.

The Sound We See proiektua erronka batekin iritsi da Iruñera: 15 egunetan, Super 8ko kamerekin eta 16 mm-tan, hiriaren sinfonia bat egitea, Iruñeko txoko iradokitzaileenak eta paregabeenak jasoko dituena egun oso batez, 00:00etatik 12:00etara. Asmo horri ari dira bizia ematen otsailaren 23tik Punto de Vistak antolatutako zinema-laborategi horretan izena eman duten 24 pertsonak. Pertsona horiek Iruñeari buruz duten ikuspegi pertsonala Baluarte Auditorioko Ganbera Aretoan martxoaren 10ean Punto de Vista 2018ren agur hunkigarri gisa estreinatuko den film horretan erregistratuta geratuko da.

Orain Iruñea bisitatzen duen proiektu hau aurretik bisitatu dituen leku guztien sinfoniak filmatuz ibili da mundu osoan barrena. Premisa bera da beti: hiri horietako bakoitzeko zinema-zale edo zinemagileek modu analogikoan zuzendu eta filmatzen dute filma. Baliabide analogikoetara bideratutako Los Angeleseko arte-zentro batean sortu zen ideia, Echo Park Film Center izenekoan, eta geroztik, Holandan, Vietnamen, Indian, Kanadan, Ingalaterran, Alemanian, Japonian, Suedian, Mexikon, Bulgarian edo Letonian barrena ibili da. Bere arduradunak, Lisa Marr eta Paolo Davanzo, Iruñera iritsi dira orain hiriaren film bidezko erretratu kolektibo hau eratzeko.

Iruñeko Sinfoniaren proiekzioari artistikoki Mursego izenaz ezagutzen den Maite Arroitajauregiren zuzeneko musikak eta Harkaitz Canoren zuzeneko poesiak lagunduko diote. Biolontxelo-jotzaileak eta idazleak emanaldi honetarako berariaz landutako soinu-banda aurkeztuko dute.

Zinema, musika eta poesiaren arteko eta The Sound We See: A Pamplona City Symphony izeneko elkarrizketa bat-bateko eta ireki hau izango da Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hamabigarren edizioaren agur zirraragarri eta distiratsua.  Hitzordua: martxoaren 10ean, larunbata, arratsaldeko 20:00etan Baluarten.

Sarrerak salgai helbide hauetan: http://puntodevistafestival.com eta hemen.

Argazkiak: Echo Park Film Center

itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información