es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Punto de Vista 2018aren ezkutuko harribitxiak ez galtzeko gida
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2018.03.02
Punto de Vista 2018aren ezkutuko harribitxiak ez galtzeko gida
Punto de Vista 2018aren ezkutuko harribitxiak ez galtzeko gida
Sekzio ofizialak eta Baluarte Auditorioak eskaintzen dutenaz harago, hainbat jarduera erakargarri proposatzen ditu jaialdiak hiriko bazter desberdinetan.

Jaialdiaren hamabigarren edizioak hirian zehar hedatu nahi du, Baluarteko mugak gaindituta: Gayarre antzokia, Nafarroako Filmoteka, Iruñeko Planetarioa, Ziudadelako bolborategia edo Katakrak izango dira #PDV2018aren egoitza berrietako batzuk. Oso jarduera iradokitzaileak egingo dira toki horietan guztietan, hala nola:

Iruñeko Planetarioa

Iruñeko kulturaren bihotzean, haurrentzako animazio-zinea eskainiko da; programa horren filmek gogoraraziko digute unibertsoa guk uste baino askoz handiagoa dela eta hura esploratzeko muga bakarra gure irudimena dela. "Más allá del mundo"; du izenburu, eta hilaren 3an, larunbatarekin, egingo da, 12:30ean. Sarrerak Planetarioaren webgunean daude salgai. Programaren bigarren emanaldia martxoaren 10ean egingo da, larunbatarekin, 12:30ean, Baluarteko Cámara aretoan.

Beste hitzordua, aldiz, martxoaren 8an izango da, ostegunarekin, 20:00etan. “Me asombro del cielo sea cual sea su apariencia” programak hainbat film esperimental eskainiko ditu, kosmosaren edertasunarekiko lilura erakusten dutenak.

Nafarroako Filmoteka

Filmotekak bisitari nabarmenetako bat hartuko du: P. Adams Sitney abangoardiako zinearen historialaria. Katedradunak Estatu Batuetako zine hausgarrian zeharko ibilbidea egingo du; horretarako, Adamsek berak Eyes Upside Down: Visionary Filmmakers and the Heritage of Emerson (2008) liburuan zehatz-mehatz ikertu zituen film batzuk proiektatuko ditu. Aukera paregabea da maisu-eskola hori Ipar Amerikako zine-irakasle nagusietako batekin egoteko. Sarrera esteka honetan daude eskura. 

La Naturaleza y su temblor

Gaur egungo eszena garaikideko sortzaile iradokitzaileenetako batek, Idoia Zabaletak, jaialdiaren edizio honen proposamen jatorrenetako bat eskainiko du: paseo bat Iruñean zehar, oinez, non ikusleek behaketaren bidez jasoko baitute errealitatea, gogoeta filosofikoak entzuten ari diren bitartean aurikularretatik. Errealitatea eta Iruña beste modu batean ikusi, deszifratu eta ulertzeko aukera bat. Bisitan parte hartzeko hitzorduak hauexek dira: martxoaren 7an, asteazkena, 12:00etan (gaztelaniaz) eta 15:45ean (ingelesez) eta hilaren 8an, osteguna, 15:45ean (gaztelaniaz) eta 18:00etan (euskaraz). Talde murriztuak dira, eta sarrerak Gayarre antzokiaren salmenta-kanaletan daude salgai.

Gayarre antzokia Tijuana

Lagartijas Tiradas al Sol (Mexiko) kolektiboak abiapuntua errealitatean duten narrazioak sortzen ditu, eta lan pilpiragarria ekarriko digu Gayarre antzokira: Tijuana. Lanaren sortzaileetako baten esperientzia erakusten du lanak: Gabino Rodríguezena; izan ere, Santiago Ramírez izango da sei hilabetez Tijuanan (Kalifornia Beherea); baldintza berezietan biziko da, bere ohiko mundutik urrun, inkomunikatuta, eta gutxieneko soldataren truke lan egingo du inguruko fabrika batean. Eszenaratzeak esperientzia kontatu nahi du, baita antzezpenaren aukeretan arakatu ere: “beste bat izan, beste pertsona baten bizitza bizitzen saiatu. "Beste bat bazina bezala. Ez al da hori antzeztea?"

Mexikoko demokraziaren egungo egoeraz hausnartzen duen lan kritiko horretarako sarrerak Gayarre antzokiko salmenta-kanalen bidez daude eskura.

Ziudadelako bolborategia - Avalanche

Carlos Casas zinegilearen eta Xabi Erkizia musikariaren arteko topaketa da Ziudadelako bolborategian instalatutako sormen-laborategi hori. Egoitza artistikoa egingo dute biek, Iruñean, Casasen filmetako bati soinua jartzeko lan egiteko. AVALANCHE. Espazioak bi artistak lan egiten zuzenean ikusteko aukera emango du esperimentatu eta zine- zein soinu-lan bateratua sortzen ari diren bitartean (hilaren 10ean, larunbatarekin, estreinatuko dute filma, 12:30ean). Casas eta Erkizia lanean ikusteko ateak 12:00etatik 14:00etara irekiko dira, ostiralean.

Jaialdiaren beste ezkutuko perla batzuk:

Hilaren 8an, osteguna, 11:30ean, Bulevar aretoan

Marta Selva irakasle eta historialariak De un cuerpo a esta parte hitzaldia emango du, zeinean materialitateak eta (des)ordenak aztertuko baititu feminismo filmikoetan.

Hilaren 8an, osteguna, 17:00etan, Baluarteko Corona aretoan

Arantza Santesteban zinegileak hitzaldia eskainiko du Néstor Basterretxearen AMA LUR klasikoa ikuspuntu feminista eta kritiko batetik aztertzeko.

Hilaren 9an, ostirala, 10:00etan, Bulevar aretoan

Zinegile eta Punto de Vistako epaimahaikideak C.B. aurpegi askotako artista, aktibista politiko, arkeologo amateur eta Meatzaritza Museoaren sortzailearen bizitza eta lanari buruzko hitzaldia emango du.

Hilaren 9an, ostirala, 12:00etan, Muralla aretoan

Esperanza Collado artista eta ikertzaileak Things Said Once hitzaldia eskainiko du: “adierazpen artistikoa, zinearekiko gorazarrea, haren historiaren aitorpenetik eta orainaldian iraun dezan dugun erantzukizunetik abiatuta”

Hilaren 10ean, larunbata, 11:00etan, Corona aretoan

LEVE arte-elkartearen grabazioen entzuketa kolektiboa; 10"-ko biniloan 45 rpm-tan egindako soinu-edizioak ekoizten ditu urtero elkarteak, landako grabazio-ideian inskribatuta eta eskuz serigrafiatuta.

Foco: Rebecca Baron

Foco zikloak hiru film proiektatuko ditu, Rebecca Baronek proposatuak hiruak: (Detour de Force eta The Idea of North), Rebeccarenak beraienak, eta (The Present), Robert Frankena. Horrez gain, sekzio ofizialeko nazioarteko epaimahaiko kidea da Rebecca Baron. Bai Rebecca, bai Paolo Davanzo (Echo Park Film Center-eko kidea eta The Sound We See laborategiaren gidaria) Espainiako Ekintza Kulturaleko (AC/E) Kultura Nazioartekotzeko Programaren (PICE) laguntzarekin etorri dira Iruñera.

itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información