es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Punto de Vista 2018ko irabazleen zerrenda
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2018.03.10
Punto de Vista 2018ko irabazleen zerrenda
Punto de Vista 2018ko irabazleen zerrenda
Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hamabigarren edizioko epaimahai ofiziala Rebecca Baron, Fran Gayo, Paolo Moretti, Nicolás Pereda eta Celine Browezek osatu dute eta, sail ofizialean aurkeztutako lan guztiak ikusi eta egin beharreko deliberazio guztiak egin ondoren, sari hauek ematea erabaki dute:

Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hamabigarren edizioko epaimahai ofiziala Rebecca Baron, Fran Gayo, Paolo Moretti, Nicolás Pereda eta Celine Browezek osatu dute eta, sail ofizialean aurkeztutako lan guztiak ikusi eta egin beharreko deliberazio guztiak egin ondoren, sari hauek ematea erabaki dute:

Sari ofizialak

► Film Onenari Punto de Vista Sari Nagusia, 10.000 eurorekin hornitua, Jorge Jácomeren FLORES filmari, “apokaliptiko ondokoa eta bukolikoa, kezkagarria eta sentsuala, tradizionala eta futurista delako, elementu kontraesankorrak nahasten dituelako eta unibertso poetiko eta pertsonala eraikitzen duelako”
► Zuzendaritza Onenari Jean Vigo Saria, 5.000 eurorekin hornitua, Nathaniel Dorskyrentzat ELOHIM, OR DIVINE BEINGS, THE ENERGY OF LIGHT AS CREATION filmagatik, “ibilbide berezi baten eta konpromiso menderaezin baten aitorpena delako, irudian fede apurtezina duenarena, aretoko ikustaldiaren esperientzia dagokion erdigunera itzultzen duen ibilbidea delako, bere filma edo filmak gure begien aurrean arnasten den izaki bizia direla sentiaraztea zuzendari gutxik lortzen dutelako berak sentiarazi digun bezala.”
► Film Labur Onenari Saria, 3.000 eurorekin hornitua, Deborah Stratmanen OPTIMISM filmarentzat:
“Filma argia, ludikoa eta dotorea da eta ikuslearen begirada eta entzutea suspertu eta berritzen ditu eta, aldi berean, gizakiak Lurrean denboran zehar izandako esku-hartzeari buruz hausnartzen du”.

Sari bereziak

► Ikusleek Film Onenari emandako Sari Berezia, 1.650 eurorekin hornitua, Marina Lameiroren YOUNG AND BEAUTIFUL filmarentzat.
►Gazteriak Film Onenari emandako Saria, 1.500 eurorekin hornitua, Jorge Jácomeren FLORES filmarentzat, “arazo ekologiko eta politiko bati buruzko hausnarketa egiten duelako hiru emaitza posible zirriborratuz. Garrantzi berezia ematen dio tratamendu sentsorial, poetiko eta iradokitzaileenari. Naturak eta zibilizazioak solas egiten dute hondamendiaren sinestesian”.
► Epaimahaiaren aipamen berezia Jonathas de Andraderen O PEIXE filmaren zuzendaritzari: “Itxura batean etnografikoa den ikuspegia zinema-esperientzia kezkagarri eta harrigarri bihurtuko da, emozio-espektro zabala modu ahaltsuan gogorarazten duena”.

X FILMS

► Bestalde, X FILMS PROIEKTUAREN deialdiko Hautapen Batzordeko kideek –Martin Pawley, Virginia García de Pino eta Marta Selva– hiru proiektuak ezagutu dituzte idatziz eta bere egileek egindako jendaurreko erakustaldian - lacasinegra, Dostopos eta Zazpi t’erdi -, eta egin beharreko deliberazioak egin ondoren, X Films Proiektua Zazpi T'erdi-ri ematea erabaki dute LA VÍA FLOTANTE “gauza gizatiarren aztarnei buruz proposatutako miaketa” proiektuagatik. “Kolektibo parte-hartzaileen ahalegin eta interes handia” ere aitortu ditu epaimahaiak.

itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información