es | eu | en
hasiera  |  2019ko albisteak  |  Dagoeneko ireki da Punto de Vista 2019 jaialdirako akreditazioak eskatzeko epea
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2019.01.10
Dagoeneko ireki da Punto de Vista 2019 jaialdirako akreditazioak eskatzeko epea
Dagoeneko ireki da Punto de Vista 2019 jaialdirako akreditazioak eskatzeko epea
Akreditatu nahi duten profesionalek eta kazetariek egin dezakete jaialdiko web orriaren bidez.

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko – Punto de Vista hurrengo ediziorako akreditazioak eskatzeko epea gaur zabalduko da, osteguna, urtarillaren 10etik, martxoaren 1era. Akreditatu nahi duten profesionalek eta kazetariek jaialdiaren web orriaren bidez egin ahal izango dute.

Akreditazio profesionala zine eta ikus-entzunezko sormen eremurako profesionalei dagozkie bakarrik (ekoizle eta banaketa etxeak, errealizadoreak eta programatzaileak), eta baita hirugarren zikloko ikasleei ere (ikus-entzunezkoen ikasketa zehatzak). Izena emateko kuota 20 eurokoa da. Horiek ordaindu ahal izango dira jaialdiko web orriaren bidez martxoaren 3a arte. Data hori igaro ondoren, akreditazioa 25 eurotan izango da eta eskudirutan ordaindu beharko da jaialdiko egoitzan martxoaren 12tik aurrera, jaialdiko egoitzako akreditatuen standean.

Prentsa akreditazioa doakoa da eta komunikabideen ordezkariei bakarrik dagokie (idatzizko prentsa, prentsa elektronikoa, prentsa agentziak, telebista eta irratia). Akreditazioari esker, lehentasunez sartu ahal izango dira Sail Ofizialeko goizeko proiekzioetara, prentsaurrekoetara eta aurkezpenetara. Akreditatuak beste zikloetako proiekzioetan sartu ahal izango dira dagoen tokiaren arabera. Akreditazioen kopurua mugatua da, beraz, horiek Jaialdiaren irizpidearen arabera banatuko dira. Eskaera bidaltzeak ez du esan nahi akreditazioa lortuko denik.


BOLUNTARIOEN KANPAINA ETA EPAIMAHAI GAZTEA

Interesatuek boluntario gisa izena eman dezakete esteka honetan:

www.puntodevistafestival.com/eu/voluntarios.asp

Interesatuek Epaimahai gazte gisa izena eman dezakete esteka honetan:

www.puntodevistafestival.com/eu/jurado_juventud.asp

itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka
Acción Cultural Española Canadá Filmoteca Española Centre de Cultura Contemporània de Barcelona Centro Galego de Artes da Imaxe
Elías Querejeta Zine Ezkola Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía Hotel Tres Reyes Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información