es | eu | en
hasiera  |  2020ko albisteak  |  Punto de Vista 2019ko sarituen zerrenda
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2019.03.16
Punto de Vista 2019ko sarituen zerrenda
Punto de Vista 2019ko sarituen zerrenda
Punto de Vistaren hamahirugarren edizioaren nazioarteko epaimahaiak, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak, honako kideek osatua, Erika Balsom, Dennis Lim eta Eva Sangiorgi, Atal Ofizialean aurkeztutako lan guztiak ikusi ondoren, honako sari hauek ematea erabaki du:

Sari ofizialak

► Punto de Vista Sari Nagusia Film Onenarentzat, 10.000 eurorekin: UNA LUNA DE HIERRO, Francisco Rodríguezena. Epaimahaiak azpimarratzen du: Pertsonen eta ondasunen zirkulazio globalak uko egiten dio antzepen erraz bati. Film gogora ekarle eta kezkagarri honek, aldi berean politikoa eta intimoak, hizkera zinematografiko bat sortzen du erronka honi aurre egiteko eta emaitza berebizikoekin erantzuteko.

► Jean Vigo saria Zuzendaritza Onenari, 5.000 eurorekin: PARSI, Eduardo Williamsena. Epaimahaiak azpimarratu du: Film fisikoa da, energiaz betea; teknologia berrien erabilera kreatiboa egiten du, eta harreman erakargarri eta ezohikoa proposatzen du soinuaren eta irudiaren artean.

► Film Labur Onenaren saria, 3.000 eurorekin: MUM’S CARDS, Luke Fowler-ena. Filma Lan intelektualaren eta amatasunaren erretratu hunkigarria da, zuhurra erabiltzen dituen bitartekoetan, baina oparoa inplikazioetan.

Sari bereziak

► Publikoaren Sari Berezia Film Onenarentzat, 1.650 eurorekin, OJO GUAREÑA, Edurne Rubio.

► Gazteriaren saria Film Onenarentzat, 1.500 eurorekin: THE SUN QUARTET, PART 2: SAN JUAN RIVER, Colectivo Los Ingrávidos-ena. Diskurtsoaren indarraren eta formaren potentziaren arteko kohesio gaitasunagatik; egileek asmatu dute irudia eta soinua gainditzen dituen espazio bat sortzen, eta astindu egin gaituzte ikusle gisa. Film hau isilarazi nahi izan zen errealitate baten garrasia da.

► Epaimahairen aipamen berezia: ALTIPLANO, Malena Szlam-ena; lan honek taxuten du Paisaia bertutetsu bat, kolorearen, testuraren, argiaren eta kimikaren erabilera piktorikoa egiteko.

► Epaimahaiaren aipamen berezia: VEVER (FOR BARBARA), Deborah Stratman-ena. Hiru emakume belaunaldiren topaketa da, amaigabearen etika eta promesa arakatzen dituena.

X FILMS

► Bestalde, egokiak ziren gogoetak egin ondoren, PROYECTO X FILMS deialdiko Hautaketa Batzordeko kideek -Maialen Beloki, Alejandro Díaz Castaño eta Montse Triola- hiru proiektuak idatziz ezagutu dituzte, eta ondoren haien egileek egindako erakusketa publikoari esker, -Jaione Camborda, Colectivo de los Hijos eta Maddi Barber- erabaki dute Proyecto X Films ematea lan honi: ROJO, Maddi Barber.

itzuli

BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información