es | eu | en
hasiera  |  2020ko albisteak  |  Rabih Mroué diziplinarteko artista libanoarra Punto de Vista 2020ko gonbidatua
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2020.01.16
Rabih Mroué diziplinarteko artista libanoarra Punto de Vista 2020ko gonbidatua
Rabih Mroué diziplinarteko artista libanoarra Punto de Vista 2020ko gonbidatua

Mroué-k tailer bat eta hitzaldi performatibo bat emango ditu Dokbizia eta Punto de Vista Labs sekzioetan.

Beiruten jaio eta Berlinen bizi den Rabih Mroué antzerki zuzendaria da, aktorea, artista bisuala eta dramagilea. Beirut Art Center (BAC) zentroaren sortzaileetako bat eta TDR/ The Drama Review aldizkarian editore ere bada. Nazioartean emanaldiak eta erakusketak egin izan ditu, besteak beste, dOCUMENTA (13), MoMa eta Pompidou zentroan. Zineman ere jardun du, besteak beste, Joanna Hadjithomas eta Khalil Joreige artistekin lankidetzan.

Mrouék bi jarduera egingo ditu Punto de Vistan: “Absent but Liable to Come Back” (“Absente, baina itzultzera behartuta”) tailerra Punto de Vista Labs sekzioan eta “Make Me Stop Smoking” (“Lagundu niri erretzeari uzten”) hitzaldi ez-akademikoa DOKBIZIA sekzioan.

Tailerra Uharteko Arte Garaikide Zentroan izango da, martxoaren 6an, ostiralarekin. Izena emateko epea hilabete lehenago irekiko da, webgune honetan: www.centrohuarte.es. “Absent but Liable to Come Back” tailerraren ardatza absentziaren ideia izango da; horren gainean hausnarketa egingo du, hainbat galderaren bitartez, hala nola, nola aurre egin desagertzeari, hutsuneari, memoriari, zurrumurruei, gerrari eta heriotzari. Egiaren eta faltsutasunaren, errealitatearen eta fikzioaren kontzeptuekin jolasteko aukeratzat hartuta absentzia, aztarnak ezabatzeko, alde batetik bestera igarotzeko, seinaleak alderantzikatzeko, arauak urratu eta ziurtasunak iraultzeko aukeratzat, eta aukera horri esker, politikak errealitate «irreal» edo birtual berriaren sorkuntzan betetzen duen egitekoa zein den jakin ahal izango dugu. Parte-hartzaileei iritzia emateko eta, banaka edo taldean, proposamenak lantzeko eskatuko zaie, absentziari eta abiatzeari beren esperientzietatik eta zirkunstantzia partikularretatik begiratuta heltzearren.

“Make Me Stop Smoking” hitzaldi ez-akademikoa aztertzen ari den ideien aurkezpena da; aurkezpen horretan, Mrouék Libanoko paisaia erabat heterogeneoa, krisialdien eta gerraren eraginez suntsitutako paisaia, berreraikiko du. Dokumentu anonimo eta pertsonal ugari bildu ditu, bideoak, argazkiak, egunkari zatiak, baita lekukoen kontakizunak ere, narrazio sigi-sagatsuen sistema konplexua osatzeko. Horrela, artxiboko dokumentuen egiazkotasuna eta irmotasuna zalantzan jartzen dira; artistak «errealitatearen» berreraikitzearen baliozkotasuna negoziatzen du. Zer gertatzen da galdutako paisaia bat artxibatutako irudikapenen bitartez berriz jabetzen denean? Martxoaren 7an izango da, larunbatarekin, Baluarten.

Punto de Vista Labs jakintzak trukatzeko eta elkarrekin sortzeko espazioa da. 2018. urtean sortu zen prestakuntzako eta sorkuntzako zenbait laborategi garatzeko, eta abangoardiako zinemarekin erlazionatutako hainbat ildo lantzen dira. Aurreko edizioetan honako hauek parte hartu izan dute: Rick Prelinger, Luke Fowler, Carlos Casas edo Xabi Erkizia zinemagileek, Lagartijas Tiradas al Sol kolektiboak, Los Angeleseko Echo Park Film Center zentroak edo Londreseko Tate Modern-en Museum of Clouds ekimen ibiltariak.

DOKBIZIA 2018. urtean sortutako diziplinarteko topaketa bat da, errealitatearen inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzaketa bultzatu nahi duena. Programa honek pantaila barruan nahiz handik kanpo hartzen du kontuan dokumentala, eta ibilbide bat proposatzen du hainbat formatutan: proiekzioak, hitzaldi performatiboak, pieza eszenikoak eta site-specific edo performanceak. Horretarako, zinemagileak, artista bisualak, idazleak eta performer-ak izango dira bertan.

itzuli

BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información