es | eu | en
hasiera  |  2020ko albisteak  |  Anne Charlotte Robertson zinemagile esperimental estatubatuarra, 2020ko Punto de Vista jaialdiko hiru atzera begirakoetako baten protagonista
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2020.01.29
Anne Charlotte Robertson zinemagile esperimental estatubatuarra, 2020ko Punto de Vista jaialdiko hiru atzera begirakoetako baten protagonista
Anne Charlotte Robertson zinemagile esperimental estatubatuarra, 2020ko Punto de Vista jaialdiko hiru atzera begirakoetako baten protagonista

Monografikoa hiru programatan banatuko da, eta Haden Guest-ek aurkeztuko ditu, Harvard Film Archive-ko zuzendari eta atzera begirako honetako kuradoreak.

Anne Charlotte Robertson (Ohio 1949 - Massachusetts 2012) zinemagile independente estatubatuarrak bere biziaren kontakizuna egin zuen bere lanen bidez, lehen pertsonan, kronika konfesional moduan, eta bere lan gorena izan zen “Five Year Diary”, 36 orduko film ikaragarria, 82 zatitan banatua eta 17 urtetan zehar (1981-1998) egina.

Robertson bakardadearekin eta nahasmendu maniako-depresiboarekin borrokan bizi izan zen, eta borroka hori bere filmen egitura konplexuaren parte da. Hasiera batean, “Five Year Diary” proiektuaren helburua zen modu zehatzean gainbegiratzea eta neurtzea egilearen aldaketa fisikoak eta, bereziki, haren pisu aldaketak, baina azken emaitza 82 ataleko produkzio handi bat izan zen. Atal horietako gehienek, gainera, gertaera bakar bat dute ardatz: bisita bat, krisi nerbioso bat, senitarteko baten heriotza traumatikoa… Kamera bere eguneroko bizitzari begira jarrita, autoterapia egiteko modu bat aurkitu zuen Robertsonek, eta ezaugarri hori bere filmetako irudiei gainjarritako elkarrizketa geruza ugarietan antzematen da zuzenen. Gauzak argi esaten zituen (zenbait ohar “Five Year Diary” filmaren proiekzioetan zuzenean eginak eta ondoren gaineratuak dira), eta agerian uzten zituen bere mundua definitzen zuten emozio sakon eta ezegonkorrak, baina aldi berean ahotsa ematen zion bere umore epel eta automespretxuz beteari.

“Five Year Diary” filmean, halaber, Robertsonen sorkuntzaren etengabeko bilakaeraren erregistro garrantzitsua ere eskaintzen da, ibilbide osoan hainbat teknika eta fokuratzerekin atsedenik gabe esperimentatu zuen artista izan baitzen, betiere obra konplexua sortzeko asmoz, konfrontazioaren eta emozioen gordintasuna ez ezik, lasaitasun eta diskrezio lirikoa ere barnean hartzen dituen obra konplexua. Hiru ataletan banatutako atzera begirako honetan Robertsonen zinema apartaren askotarikotasuna biltzen eta azpimarratzen da: bere lehen filmak, Massachusetts College of Art and Design-eko graduondokoan matrikulatu aurretik egin zituenak; ikasle garaian egin zituen film nagusiak; eta “Five Year Diary” filmaren erakustaldi zabal bat. Robertsonen filmek elkarrizketa aberats eta mamitsua izaten dute abangoardiako filmekin eta froga-harri diren zuzendariek –hala nola Marie Menken, Ed Pincus eta Jonas Mekas– gauzatutako tradizioekin, eta aldi berean, obsesio irmo eta ezinbestekoa dute bere bizitzaren esperientzia bereziarekin.

Atzera begirakoa osatzen duten hiru programak Haden Guest-ek aurkeztuko ditu, Harvard Film Archive-ko zuzendariak; Robertsonek erakunde horri utzi zizkion legatu moduan bere filmak eta dokumentuak, hil baino lehen. Gainera, Guest Punto de Vistako Sail Ofizialeko epaimahaiaren kide izango da.

Atzera begirako honez gain, eta jada iragarrita dagoen moduan, Ute Aurand, Renate Sami, Helga Fanderl eta Jeannette Muñoz zinemagile alemanenen eta txiletarraren ingurukoa eta “An Oceanic Feeling” atzera begirako historikoa ere egingo dira, azken hori Erika Balsom-ek komisariatuta.

itzuli

BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información