es | eu | en
hasiera  |  2020ko albisteak  |  Punto de Vista Labs ekitaldiari esker, nazioko eta nazioarteko gonbidatuekin topaketak eta elkarrizketak izango ditugu jaialdian
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2020.02.05
Punto de Vista Labs ekitaldiari esker, nazioko eta nazioarteko gonbidatuekin topaketak eta elkarrizketak izango ditugu jaialdian
Punto de Vista Labs ekitaldiari esker, nazioko eta nazioarteko gonbidatuekin topaketak eta elkarrizketak izango ditugu jaialdian

Besteak beste, Simon Field programatzaile eta produktoreak, Ricardo Matos Cabo kuradoreak eta Mónica Valenciano dantzariak parte hartuko dute.

Punto de Vista Labs jakintzak trukatzeko eta elkarrekin sortzeko espazioa da. Aurreko edizioetan, hainbat zinemagile gailen aritu dira bertan, hala nola Rick Prelinger, Luke Fowler, Carlos Casas edo Xabier Erkizia, baita Lagartijas Tiradas al Sol (Mexiko) eta Echo Park Film Center (Los Angeles) kolektiboak Tate Modern (Londres) museoko Museum of Clouds ekimen ibiltariak ere.

Punto de Vista Labs ekitaldiko jarduerak askotarikoak izango dira, hala nola tailerrak, elkarrizketak, hitzaldiak edo podcast bat egitea, eta Baluarten eta Uharteko Arte Garaikide Zentroan egingo dira. Elkarrizketetan eta hitzaldietan sartu ahal izateko sarrera hartu behar da, eta proiekzioetarako sarrerekin batera jarriko ditugu salgai.

Aurten, Elkarrizketak programa berria nabarmenduko dugu; lau topaketa publiko izango dira, jaialdiko gonbidatu garrantzitsuenetako zenbaitekin: Rabih Mroué artista libanoarra, Rotterdameko Jaialdiaren zuzendari izandako Simon Field produktorea, Municheko Haus der Kunst museoko zuzendari eta Punto de Vistaren nazioarteko ordezkari Andrea Lissoni, Ricardo Matos Cabo kuradore portugesa, Isaki Lacuesta artista, Mónica Valenciano eta Idoia Zabaleta dantzariak, Aurora Fernández Polanco irakaslea eta Xabier Erkizia artista eta kuradorea.

Rabih Mroué. Absentziari buruzko tailer honek gogoeta egiten du ideia horren inguruan eta hainbat galdera egiten ditu; besteak beste, nola egin diezaiokegun aurre desagertzea, hutsa, memoria, zurrumurruak, gerra eta heriotza bezalako gaiei.
Absentzia, aukera gisa egia, gezurra, errealitatea eta fikzioa bezalako nozioekin jolasteko, arrastoak desitxuratzeko, alde batetik bestera igarotzeko, mugarik gabe, zeinuak leheneratuz, arauak astinduz eta ziurtasuna inarrosiz, politikak duen zeregina deskubrituz errealitate “irreal” edo birtual berri bat sortzeko.

Tailerrean parte hartzen dutenak gonbidatzen dira gogoeta eta lan egitera, bakarka edo taldean, absentziaren gaia landuko duten proposamenei buruz eta beren esperientzia eta inguruabar partikularrekiko urruntzeari buruz. Uharteko Arte Garaikideko Zentroan.

Isaki Lacuesta. Zinema aretoetatik haratago existitzen da, forma amaigabeak ditu. Lacuestak bere instalazio, erakusketa eta kontzertu interaktibo batzuk erakutsiko ditu, berak pelikulatzat hartzen dituen lanak, nahiz eta espazioaren inguruan pentsatuta egon, ikuslea mugitzera, antzeztera eta azken muntatzailea izatera gonbidatuz. Judith Revault d 'Allonesek, Pompidou Zentroko Lacuestaren atzerabegirakoaren komisarioak, idatzi zuen bezala: "Bikoizketak eta dualtasunak Isaki Lacuestaren sorkuntza ardazten dute. (...) Ikusi eta berrikusi, hainbat ikuspegitatik. Ez da método bat marrazten, politika bat baizik, eta filmak banatu egiten dira ". Irudiek ere oihartzuna egiten dute.

Xabier Erkizia. Bobina baten urruneko intziria edo proiektore baten haizegailu diskretoak salatzen dute ez dela isiltasunik zineman. Zinema emanaldiaren amaieran, bozgorailuak itzalita, lo geratzen den areto urrunenean ere gertatzen da zinema. Harrapatzea da afera. Baliteke hortaz nagusiki begien plazererako antolatutako ekitaldi bat belarriz jasotzea saiakera antzua suertatzea. Edo akaso, paradoxikoki argigarria. Azken finean, ez al dira belarriak bi pantaila? BRBA irratiak (brba.audio-lab.org) IKUSPUNTU jaialdiarentzako osatutako begietarako irrati saiakera. Zinema jaialdiaren egunerokoa, soinuz, podcast eran.

Ricardo Matos Cabo. Tsuchimoto Noriaki dokumentalista japoniar handiak Minamata inguruko arrantzaleen komunitate txikiei buruzko filmak, gehienbat, egin zituen; izan ere, Minamata inguru hura industriaren kutsaduraren eraginpean zegoen, merkurioa dela eta. Urteak joan, urteak etorri, filmak egiteko ikuspegia aldatu zuen, hondamendiaren eta agintarien utzikeriaren ondorioz bizimoduan kalteak jasan zituzten pertsona horien borrokari eta premiei erantzuteko. Tsuchimoto-ren jarduteko moduari "sinbiotikoa" esan izan zaio, jendearekin eta jendearen ingurunearekin harreman estuan jarduten baitzuen. Hitzaldi ilustratu hau The Shiranui Sea (1975) filmaren emanaldiaren osagarri izango da, eta bere filmografia ezagutzen hasteko ikuspegi orokorra emango digu. Hitzaldiaren gai nagusia zera izango da, ingurumenarekin lotutako kezkek Noriakiren lanari forma eman diotela hasiera-hasierako filmetatik, eta denboraren poderioz film horiek nola aldatu diren ikusiko dugu, kezkak, aktibismoa eta kritika politikoa gauzatzeko modu baten adierazgarri; gaur egun, garai hartan bezain esanguratsua da modu hori.

Elkarrizketak
Punto de Vista Labsen esparruan, profesionalen arteko elkarrizketa batzuk proposatzen ditugu, haien praktika eta ibilbideei buruzko ideiak trukatzeko. Formatu lasai eta intimo horrekin, betiere bi gonbidaturen arteko elkarrizketan oinarrituta, zinemaren eta beste diziplina batzuen inguruko hausnarketarako espazio berri bat sortzen dugu, dokumentala ulertzeko dugun modua zabaldu ahal izateko.

Simon Field eta Andrea Lissoniren arteko solasaldia
Simon Fieldek Institute of Contemporary Arts-eko (ICA) zinema arloa zuzendu zuen Londresen 1988tik 1996ra; eta Rotterdamgo Nazioarteko Zinema Jaialdia 2004ra arte. Apichatpong Weerasethakulen hainbat filmen ekoizlea da, eta Tsai-Ming Liang eta Paz Encinaren filmak koproduzitu ditu, besteak beste.

Andrea Lissoni VDrome videoarte eta zinema eskaintzen duen online plataformaren sortzaileetako bat eta programatzailea da. Zinema eta nazioarteko artearen kuradorea izan zen Tate Modern-en 2014tik 2019ra, eta gaur egun The Haus der Kunst museoko zuzendari artistikoa da Munichen.

Mónica Valenciano eta Idoia Zabaletaren arteko solasaldia
Mónica Valenciano Espainiako Dantza Sari Nazionala da, koreografoa, dantzaria, poeta eta margolaria. Manuel Fernandez-Valdesek zuzendutako eta gure sekzio ofizialan hautatutako He venido a leer la noche dokumentaleko protagonista ere bada.

Idoia Zabaleta koreografoa, kultur kudeatzailea, irakaslea eta Moare Dantza konpainiako zuzendaria da. 2008an Azala sortu zuen, egoitza artistikoetarako gunea, sorkuntza eszenikoaren ikerketa eta dibulgazioa sustatzen duena.

Rabih Mroué eta Aurora Fernández Polancoren arteko solasaldia
Rabih Mroué antzerki zuzendaria, aktorea, artista bisuala eta antzerkigilea da. Beirut Art Center-en (BAC) fundtzaileetako bat da, eta TDR/The Drama Review aldizkariko editorea. Nazioarte mailan antzeztu eta erakutsi du dOCUMENTA (13), MoMa eta Pompidou zentroan, besteak beste. Aipatzekoa da Joana Hadjithomas eta Khalil Joreige artistekin zineman egindako kolaborazioak, besteak beste.

Aurora Fernández Polanco Arte Garaikidearen Teoria eta Historiako irakaslea da (UCM), eta "Ikuspegi kritikoak: kultura-ekologiak eta guztien ikerketak" I+G proiektuaren zuzendaria da (www.visualidadescriticas.net). Arte garaikideari eta ikusizko ikasketei buruzko saiakerak idatzi ditu, eta komisariotza hainbat erakusketa. Re-visiones (www.re-visiones.net) ikerketa aldizkari elebidunaren editorea da. Bere azken liburua Crítica visual del saber solitario da (Bilbo, Consonni, 2019).

itzuli

BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información