es | eu | en
hasiera  |  2020ko albisteak  |  Punto de Vistako saio berezietan euskal-nafar dokumental berrienak aurkeztuko dira eta omenaldia eginen zaio Barbara Hammer-i
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2020.02.18
Punto de Vistako saio berezietan euskal-nafar dokumental berrienak aurkeztuko dira eta omenaldia eginen zaio Barbara Hammer-i
Punto de Vistako saio berezietan euskal-nafar dokumental berrienak aurkeztuko dira eta omenaldia eginen zaio Barbara Hammer-i

Isaki Lacuestak proiekzio bat eginen du amaiera ekitaldian zuzeneko soinu interbentzioarekin, eta “Zumiriki” ikusi ahalko da euskaraz

Euskadiko eta Nafarroako ekoizpen dokumentaleko film berri eta ausartenak biltzen dira Paisaian; arakatze estetiko eta narratiboko ariketa irekitzat planteatzen diren obren lagina da. Aurten, memoriaren kontzeptuarekin loturiko galderak planteatzen dira hautatutako filmetan. Zinemagile bakoitzak hainbat adiera –memoria intimoa, familiarena, kolektiboa, historikoa– landu ditu eta, bakoitzak bere adierazpen estetiko edo narratibotik, gizakiaren behar jakin bat aztertu du: memoria kontakizun moduan finkatzeko premia, edo filmatzearen eta idazketaren bitartez manipulatzeko premia.

Bi programa proiektatuko dira: “Enero” film luzea, Ione Atenea iruindarrarena, Nafarroan lehen aldiz ikusiko dena, eta saio bat Arnau Padillaren “Para ver lo que quiero ver necesito más que los ojos”, Peru Galbeteren “Ura sartu zen barrera”, Lur Olaizolaren “Xulia”, Ainhoa Gutiérrezen “Medvedek” eta Jesús María Palaciosen “Labo” film laburrekin.

Barbara Hammer-ek zinema feministaren historia idazten lagundu zuen, laurogeitik gora film eginda. Lesbianismoa modu sentsualean esploratu zuen, eta narratiba nagusiari aurka egin eta sexualitatea eta gorputza kontatzeko modu berriak proposatu zituen. So Mayer idazle eta aktibistaren hitzetan, emakume lesbianen bizia pantailara eraman zuen aitzindari esperimentala izan zen. «Hammerrek zinema lesbikoa definitu zuen ia bakarka, bere esperimentazio formalaren eta konpromiso politikoaren indar bikoitzarekin. Bere filmek islatzen duten moduan, eskuzabala izan zen espirituz, buruz eta gorputzez, eta zinemaren paisaia ez ezik, gure bizitzena eta queer historiena ere aldatu zuen». Barbara Hammer hil eta urtebetera Punto de Vistak omenaldia egin nahi dio ezinbesteko artista honi, saio berezi batekin. 2007ko jaialdian Hammer gurera hurbildu izana ohore handia da.

Programa bat proiektatuko da, “Audience”, “Dyketactics”, “Generations” eta “Bent Time” film laburrekin, eta Marta Selva izango da aurkezlea, Bartzelonako Mostra de Films de Dones eta Institut Català de les Dones-en fundatzailea eta zuzendari ohia.

Jada iragarri zen moduan, Oskar Alegriaren “Zumiriki” filma proiektatuko da inaugurazio gisa. 2013tik 2017ra bitarte Punto de Vistako zuzendari artistikoa izan zenak 2019ko Veneziako Jaialdian estreinatutako bere azken lana aurkeztuko du, Punto de Vista 2020n ikusi ahalko dena lehen aldiz Nafarroan. Gainera, martxoaren 7an, larunbata, bigarrenez proiektatuko da jatorrizko bertsioan euskaraz eta gaztelaniaz, ingelesezko azpitituluekin.

Amaiera ekitaldian Isaki Lacuestak proiekzio bat eginen du zuzeneko soinu interbentzioarekin, Amanda Villaviejaren soinu lanak lagunduta. “Para estar aquí y allá al mismo tiempo” dokumentalean, kataluniar zuzendariak Hegoafrika, Errusia, Kuba, Qatar, Mexiko, Espainia eta auzoko irudiak bildu ditu, «ikusi eta filmatu ditudan irudiak, beste irudi batzuk gogorarazten dizkidatenak, inoiz ikusi edo filmatu ez ditudanak» oinarri hartuta. Zinemak bi garaitan eta aldi berean bi espacio ezberdinetan bizitzeko aukera ematen digula gogoratuz hasiko da Saioa, eta Iruñeko ospakizun batean amaituko da, inspirazio poetikorako gune gisa.

itzuli

BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información