es | eu | en
hasiera  |  2020ko albisteak  |  La Furia, Iseo & Dodosound eta Melenas arituko dira Radio 3-eko arratsaldeetan, Punto de Vistan
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2020.02.19
La Furia, Iseo & Dodosound eta Melenas arituko dira Radio 3-eko arratsaldeetan, Punto de Vistan
La Furia, Iseo & Dodosound eta Melenas arituko dira Radio 3-eko arratsaldeetan, Punto de Vistan

Radio 3-eko “El séptimo vicio” eta “Tres en la carretera” saioak Iruñean grabatuko dira martxoaren 3an eta 5ean, eta Grande Days-ek kontzertua emango du martxoaren 6an

Aurten ere, Radio 3 kolaboratzaile arituko da Punto de Vistan, eta Javier Tolentino eta Isabel Ruiz Lara kazetariak jaialdira etorriko dira “El séptimo vicio” eta “Tres en la carretera” saioak Katakrak-en grabatzera. Irratsaioak jendaurrean egingo dira eta haietan Nafarroako La Furia, Iseo & Dodosound eta Melenas taldeek joko dute; gainera, jaialdira gonbidatutako zinemagileak elkarrizketatuko dituzte.

RADIO 3-EKO ARRATSALDEAK PUNTO DE VISTAN
Jarduera guztiak Katakrak-en egingo dira (Kale Nagusia, 54)
Sarrera doan aretoa bete arte, 19:00etatik aurrera.

Martxoak 3, asteartea, 19:30ean
Javier Tolentinoren “El séptimo vicio”. Oskar Alegria jaialdiari hasiera emango dion “Zumiriki” filmaren zuzendariarekin. Emanaldia eta elkarrizketa La Furia-rekin.

La Furia. Cascanteko (Nafarroa) rapera feminista, “No hay clemencia” (2013), “Vendaval” (2018) eta “Pecadora” (2019) diskoak argitaratu dituena. Rap tailerrak ematen ditu emakumeak ahalduntzeko eta kritika laborategiak antolatzen ditu, musikan dagoen matxismoa aztertzeko.

Martxoak 4, asteazkena, 19:30ean
Javier Tolentinoren “El séptimo vicio”. Elkarrizketak jaialdira gonbidatutako zinemagileei. Emanaldia eta elkarrizketa Iseo & Dodosound-ekin.

Iseo & Dodosound. Reggae eta dub musika egiten duen nafar duoa, 2014an sortua. “Cat Platoon” (2015) eta “Roots in the Air” (2017) diskoak argitaratu dituzte. 2020ko otsailean Indian barrena ibili dira biran, 2019an hainbat jaialditan parte hartu ondoren (Viña Rock, Rototom Sunsplash, Boomtown Fair edo Esperanzah, besteak beste).

Martxoak 5, osteguna, 19:30ean
Isabel Ruiz Lararen “Tres en la carretera”. Elkarrizketak jaialdira gonbidatutako zinemagileei. Emanaldia eta elkarrizketa Melenas-ekin.

Melenas. Indie rock musika egiten duen Iruñeko laukoa. New York Fashion Week-etik etorri berriak dira eta “Días raros” izeneko beren bigarren diskoa argitaratzeko prestaketa lanetan murgilduta daude; diskoa Trouble in Mind estatubatuar zigiluarekin batera editatu dute.

PUNTO DE VISTAKO GAUAK
Nicolette eta El Nébula tabernak topagune bihurtuko dira jaialdiko gauetan, zinemagile gonbidatuak DJ lanetan arituko baitira haietan.

Martxoak 2, astelehena, 3, asteartea, eta 4, asteazkena, 23:30etik aurrera - Nicolette, Tejeria kalea, 32

Martxoak 5, osteguna, 23:30etik aurrera - El Nébula, San Frantzisko kalea, 24

Martxoak 6, ostirala, 23:00etatik aurrera - El Nébula, San Frantzisko kalea, 24. Grande Days-en kontzertua. 5€

Grande Days. 2013an osatutako donostiar laukoa, rockaren inguruan lan egiten duena, baina estilo zehatz bati lotu gabe. Gaur egun biran dabiltza, “A Way to Collapse” beren lehen diskoarekin. Diskoko abestien bideoklipak euskal zinemagileek grabatu dituzte (Leire Apellaniz, Aitor Gametxo edo Irati Gorostidik, besteak beste).

itzuli

BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información