es | eu | en
hasiera  |  2020ko albisteak  |  Punto de Vista jaialdiak bere egitarau osoa aurkeztu du
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2020.02.25
Punto de Vista jaialdiak bere egitarau osoa aurkeztu du
Punto de Vista jaialdiak bere egitarau osoa aurkeztu du

Hiru jarduera Rabih Mroué artista libanoarrarekin, X Films-en 10. urteurrena eta Punto de Vista Labs elkarrizketa sail berria, jaialdiaren proposamenen artean.

Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Kirol kontseilariak, Garbiñe Ortega Punto de Vistako zuzendari artistikoak eta Teresa Morales de Álava Punto de Vistako zuzendari eragileak martxoaren 2tik 7ra Iruñean egingo den jaialdiaren egitarau osoa aurkeztu dute, prentsaurreko batean.

Punto de Vistako egitaraua zazpi atal nagusitan antolatzen da: Sail Ofiziala, mundu osoko herrialdeetatik izena eman zuten 1.000 filmetatik gora aukeratutako filmak biltzen dituena; Atzera Begiradak, Anne Charlotte Robertsonen monografiko bat, Ute Aurand, Helga Fanderl, Renate Sami zinemagile alemaniarrei eta Jeannette Muñoz zinemagile txiletarrari eskainitako ziklo bat, eta An Oceanic Feeling gaia biltzen dituena; DOKBIZIA, hainbat diziplinatako artistak elkartuko dituena, errealitatearekin dituzten harremanak elkarren artean trukatzeko; Punto de Vista Labs topaketak, jakintza eta sormen kolektiboa trukatzeko espazio gisa; Foku Garaikideak, nazioarteko zinemagile esanguratsuetako batzuei begiratzeko Punto de Vistak eskainitako saio monografikoak; Saio bereziak, hainbat programa eskaintzen dituena, hala nola X Films, Paisaia - Euskal Herriko zinemagileen topaketa edo Barbara Hammer-i egindako omenaldia; eta, amaitzeko, Hezkuntza programa, jaialdia publiko berriei irekitzeko hazten jarraitzen duena.

Aurten, X Films nabarmendu da. Proiektu horrek hamar urte bete ditu eta aukera ematen dio jaialdiari erakusle izatearen rol tradizionaletik ikus-entzunezko obra baten ekoizle izatera igarotzeko. Proiektu hau sortu zenetik bi premisak bere horretan eutsi diote: aukeratutako obren sormen kalitatea eta Nafarroak horietan duen paper garrantzitsua. Maddi Barber zinemagilea aukeratu zen iaz bere proposamen artistikoa garatzeko, Gorria filma, eta jaialdian estreinatuko da.

Otsailaren 13an aurkeztu zen Madrilen X FILMS X, urteurren hori Cervantes Institutuaren eskutik ospatuko duen programa. Jaialdia adostasun batera iritsi da hamar urteotan ekoitzitako filmak mundu osoan banatutako egoitzetan erakutsi ahal izateko.

Gainera, beste gune bat ere izango da jaialdia nazioartekotzeko eta Nafarroari aitortza egiteko. Bruselako Cinematek erakundeak 2020ko Punto de Vista jaialdian proiektatutako izenburuen aukeraketa bat programatuko du bigarren urtez jarraian. Zikloa apirilaren 25ean eta 26an egingo da, eta Garbiñe Ortega bertan izango da.

Nafarroako ikus-entzunezkoen ordezkaritzaren ildoan, nabarmendu den beste saila Paisaia da. Sail horretan, Euskadiko eta Nafarroako dokumentalen ekoizpeneko film berrienak eta arriskatuenak aurkeztuko dira. Esplorazio estetiko eta narratiboko ariketa ireki gisa planteatzen diren obren erakusketa da. Aurten, izenburuen aukeraketak hainbat galdera egiten ditu memoriaren kontzeptuaren inguruan. Zinemagile bakoitzak adiera desberdinak lantzen ditu: memoria intimoa, familiakoa, kolektiboa, historikoa. Obrek sakondu egiten dute gizakiek memoria kontakizun gisa finkatzeko duten premian, edo filmaketaren eta idazketaren bitartez manipulatzekoan.

Sail ofizialeko film esanguratsuenak
Sail ofizialean zinema garaikidearen izen handiak topatuko ditugu, hala nola Lawrence Abu Hamdan, Ben Rivers, Éric Baudelaire, Lynne Sachs, Ana Vaz eta Laura Huertas Millán. Nabarmentzekoak dira urtarrilean Rotterdam eta Sundance jaialdietan eta otsailean Berlinekoan mundu osorako estreinatu diren filmak, zeinek Puntu de Vista jaialdia aukeratu baitute nazioarteko lehen emanaldiekin jarraitzeko; horien artean ditugu, Melissa Liebenthal-en “Aquí y allá”, Ana Vaz-en “Apiyemekî?” eta Sky Hopinka-ren “malnhi – towars the ocean, towars the shore”. Horrez gain, sail ofizialean, mundu mailako hiru estreinaldi izango ditugu: Gerard Ortín Castellví-ren “Reserve”; Luis Arnías-en “Malembe” eta Alexandra Cuesta-ren “Notas, Encantaciones: Parte I”.

Jaialdira joango den ikus-entzunezko industria
Estatuko eta nazioarteko zinemagileak, ekoizleak, banatzaileak, kazetariak, akademikoak, artistak, ikasleak, zuzendariak, programatzaileak eta kultura erakundeetako ordezkariak Iruñean egongo dira, Punto de Vista jaialdian. Bertan egongo dira: Sail Ofizialeko 23 filmetako zuzendari gehienak, atzera begirakoen protagonistak, beste sail batzuetan filmak dituzten zinemagileak, DOKBIZIA eta Punto de Vista Labs ataletan jarduerak egingo dituzten artistak eta akademikoak, Sail Ofizialeko eta X Films-eko epaimahaikideak, 2020 X Filmseko hautagaiak eta 2010ean sortu zenetik X Films proiektuan izan diren hamar filmetatik bederatziren zuzendariak.
Punto de Vista indartzen ari da, ez-fikzioko zinemari lotutako ikus-entzunezkoen industriaren topaleku gisa. 400 akreditatu baino gehiagoren artean, hainbat jaialdi, museo eta kultura erakundetako ordezkariak izango dira, hala nola Donostiako Zinemaldikoak, ICAAkoak, Pompidou zentrokoak, Reina Sofía Museokoak, DocLisboa-koak, Harvard Film Archive-koak eta Haus der Kulturen de Welt-ekoak.

Ute Aurand, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz eta Renate Sami zinemagileen atzera begirakoaren liburua
Punto de Vista 2020 argitalpena, Punto de Vista bildumaren 14. izenburua, Ute Aurand, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz zinemagile alemaniarrei eta Renate Sami zinemagile txiletarrari eskaini zaie. Egile horiek aurtengo hiru atzera begirakoetako baten protagonista izango dira.
Argitalpen honek belaunaldi desberdinetako lau artista hauen lotura aztertzen ditu; hala, urte luzeez, haien arteko laguntasunetik eta elkarren arteko eraginetik garatu dituzten konstelazioen erretratu bat da.

Sarrerak salgai
Jaialdiko proiekzio eta jarduera guztietarako sarrerak salgai daude jada webgunean eta Baluarteko txartel leihatilan. Horrez gain, jaialdiak iraun bitartean, aparteko leihatila bat jarriko da Baluarteko atondoan. Sarreren prezioa 3 eurokoa da, Planetarioko saioak (5 euro) eta Civivox Condestablekoak (doan) salbuetsita.

Boluntarioak eta gazteen epaimahaia
Aurten, ehun eskaera inguru jaso ditu jaialdiak, boluntarioen taldeko kidea eta Gazten Epaimahaikidea izateko.
Boluntarioek jaialdia barrutik ezagutzeko aukera izango dute, eta akreditazio bat jasoko dute, proiekzio eta jarduera guztietara sartu ahal izateko. Hainbat arlotan lagunduko dute: aretorako laguntza, bideografia, argazkilaritza, komunikazioa eta gonbidatuak.
Gazteen Epaimahaia 18 eta 25 urte arteko 20 pertsonak inguruk osatuko dute, eta gazteriaren 1.500 euroko saria banatuko du. Epaimahaikide horiek Sail Ofizialeko film guztiak ikusiko dituzte, goizeko saioetan, eta akreditazio bat jasoko dute.

Jaialdiko kolaboratzaileak
Jaialdia lurralde osora zabaltzeko eta publikoa areagotzeko asmoz, Punto de Vistak kolaboratzaile ugari izango ditu aurten.

Goethe-Institut-ek Ute Aurand, Helga Fanderl eta Renate Sami zinemagile alemaniarren eta Jeannette Muñoz txiletarraren atzera begirakoa eta argitalpena babestu du. Gero, atzera begirakoa Madrilgo Arte Ederren Zirkulura, CCCBra –Centre de Cultura Contemporània de Barcelona- eta GGAIra -Centro Galego de Artes da Imaxe- eramango dute.

Bestalde, Haden Guest, Simon Field eta Hila Peleg Sail Ofizialeko epaimahaikideak bertan izango dira, Espainiako Kultura Ekintzaren (AC/E) Espainiako Kultura Nazioartekotzeko Programari esker (PICE), Bisitarientzako modalitatean.

Institut Français-ek Nathalie Trafford X Filmseko epaimahaikidearen bisita erraztu du.

Cervantes Institutuak, Punto de Vista X Filmsekin batera, egitarau berezi bat garatu du X Fims proiektuaren 10. urteurrenerako. Hala, jaialdiak ekoitzi eta Nafarroan filmatutako hamar filmak mundu osoko Cervantes zentroetan emango dituzte.

Maila lokalean, Iruñeko Udalak, Iruñeko Planetarioak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak jaialdiaren hezkuntza programa babestu dute, zeinak jarduerak izango baititu otsailean eta jaialdiak iraun bitartean. Nafarroako Filmoteka hezkuntza programaren eta proiekzio baten egoitza izango da, eta Nafarroako Unibertsitatearen Komunikazio Fakultatean, berriz, ikertzaileentzako mintegi bat egingo da, non Haden Guest gonbidatua izango baita; bestalde, Gayarre Antzokia ere jaialdiaren egoitza izango da, bertan antzerki dokumental bat emango baita. Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Zero Azpitik programaren barruan, Rabih Mroué artista libanoarren tailerra emango du, eta programako ikasleek Mroué-k jaialdian egingo dituen beste bi jardueretara joateko aukera izango dute.

Horrez gain, hiriaren testuinguruan, jaialdien babesleen artean, gonbidatu nagusiek ostatua hartuko duten hotelak ditugu, hala nola Hotel Tres Reyes eta Hotel Maisonnave, eta beste establezimendu batzuk, non jaialdiaren jarduera paraleloak egingo baitira, esate baterako, Katakrak, Casa Manolo, Nebula edo Nicolette. Reyno Gourmet-ek eta Bodegas Artazu-k Nafarroako produktuak eskainiko dituzte, Geltokin egingo den inaugurazio koktelerako. Koktel tematiko bat izango da, “Zumiriki” proiekzioaren ondoren filmaren espiritua arlo gastronomikora eramango duena, Dani Lasa eta Fiteroko Javi Vergara eskutik.

itzuli

BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información