es | eu | en
hasiera  |  2020ko albisteak  |  Punto de Vista jaialdiak ikus-entzunezko hainbat lan egin ditu bere edukia aurkezteko
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2020.02.25
Punto de Vista jaialdiak ikus-entzunezko hainbat lan egin ditu bere edukia aurkezteko
Punto de Vista jaialdiak ikus-entzunezko hainbat lan egin ditu bere edukia aurkezteko

Bideoak jaialdiaren Vimeo kanalean ikus daitezke

Urtero, jaialdiak zinemagile bati agintzen dio goiburua egiteko, hau da, saio guztien aurretik ematen den lan laburra. Hori horrela, Lois Patiño batu zaio Fernando Francok, Jaione Cambordak edo Zazpi T'erdik osatzen duten zerrendari.

“Pieza horietan, gaueko itsasoaren behaketa arakatu nahi nuen, trantsizio oniriko moduan. Iaz egin nituen bideoinstalazioetan oinarrituta sortu zen ideia; bideoinstalazio horietan, irudia desitxuratu egiten dut kristalak eta prismak erabilita, abstrakzio maila handiagoa lortzeko, irrealago bihurtzeko. Nire asmoa sentsazio espektral eta onirikoa transmititzea da, loaldiaren eta esnaldiaren artekoa, gu kulunkatzen gaituen urruneko itsasoaren irudiak ametsetako irudiarekin bat egiten duela, loak zeharo hartzen gaituen arte”. Lois Patiño

2020an, Punto de Vista jaialdiak X Films proiektuaren 10. urteurrena ospatuko du. X FILMS X izenburupean, jaialdiak programa bat garatu du Cervantes Institutuarekin batera. Egitasmo horren barruan, 2010az geroztik jaialdiak ekoitzitako hamar film eskainiko dira, zuzendariak bertan direla, katalogo bat argitaratuko da eta film horiek Cervantes Institutuak mundu osoan dituen zentroetan eskainiko dira. Jaialdiak aurrerakin bat egin du Nafarroan filmatutako hamar film horien irudiekin.

Beste aurrerakin batek aurkeztuko ditu Sail Ofizialeko 23 filmak, luzeak eta laburrak, jaso ziren 1.000 izen emate baino gehiagoaren artean aukeratuak.

Halaber, lan bat egin da An Oceanic Feeling atzera begirakoaren edukia sartzeko. Atzera begirako horren komisarioa Erika Balsom da, King’s College London erakundeko irakaslea. Itsasoarekin lotutako filmak aurkeztuko dira sei programatan, Jean Epsteinen hogeigarren hamarkadako zinematik Peggy Ahwesh, Filipa César edo Mati Diopen lan berrietaraino.

Ute Aurand, Helga Fanderl, Renate Sami zinemagile alemaniarrei eta Jeannette Muñoz txiletarrari buruzko atzera begirakoak izango du jaialdiko sailetako batean murgiltzeko aurrerakinetan azkena.

Azkenik, jaialdiaren kanaletan ikusi ahal izango da, era berean, Gutun filmatuak tailerreko parte hartzaileek egindako bideoa. Tailer hori 2020ko Punto de Vista jaialdiko hezkuntza programaren parte izan zen. Hain zuzen, 2020ko otsailaren 8an eta 15ean, haurrek ikus-entzunezko gutunak idatzi eta sortu zituzten Marina Lameiro zinemagile nafarraren eskutik. Parte hartzaileek gutun bat idatzi zuten taldean, botila batean sartzeko mezu bat izango balitz bezala, eta beren material propioa sortu zuten, tailerrean aukeratutako gaiaren arabera.

itzuli

Vimeo kanalean ikus daitezke

">
BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información