es | eu | en
hasiera  |  2020ko albisteak  |  Abian da Punto de Vista 2020
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2020.03.02
Abian da Punto de Vista 2020
Abian da Punto de Vista 2020

Datozen 6 egunetan, 140 bat film proiektatuko dira Iruñean eta 70 jarduera inguru egingo dira mundu osoko herrialdeetatik etorritako protagonistekin. 

Punto de Vista jaialdiaren hamalaugarren edizioa gaur hasiko da, eta Iruñea nazioarteko ikus-entzunezko komunitatearen epizentro bihurtuko da. Aste osoan, inguruan dugun errealitatearen ikuspegi berri bat eskainiko digu jaialdiak, zinegile eta sortzaileen begiratuen eta obren bitartez.

Aurten ere, edukien proposamen bikaina eta zaindua programatuko da Punto de Vista jaialdian, kalitatea eta sorkuntzaren arriskua izanik, berriro ere, protagonista. Zinegile handien filmak izango dira ikusgai jaialdian; besteak beste: Francÿs Alis, Lawrence Abu Hamdam, Ben Rivers, Éric Baudelaire, Tacita Dean, Lynne Sachs, Ana Vaz, Ute Aurand, Oskar Alegria edo Laura Huertas Millán-enak. Horretaz gain, pantaila handitik haratago, jarduera asko eta askotarikoak ere proposatuko dira Punto de Vista jaialdian, hala nola performance-ak, solasaldiak, konferentziak, poesia irakurraldiak edo tailerrak gaur egungo profil interesgarrienetakoen eskutik: Rabih Mroué, Lynne Sachs, Simon Field, Carlos Casas, Hila Peleg edo Isaki Lacuesta, besteak beste.

Punto de Vista jaialdiaren 2020ko zifrak:
● Jaialdian 139 film proiektatuko dira, guztira.
● 69 saio egingo dira, proiekzioen eta jardueren artean.
● 400 pertsona baino gehiago akreditatu dira: profesionalak, kazetariak eta ikasleak.
● Punto de Vista jaialdi globala da, mundu osoko 25 herrialde baino gehiago baitaude ordezkatuta: besteak beste, Egipto, Japonia, Siria, Kolonbia, Erresuma Batua edo Dominikar Errepublika.
● Punto de Vista 2020 jaialdian, emakumeek zuzendutako filmak dira nagusi, emakumeek zineman duten eta modu erabat organikoan sortu den presentzia gero eta handiagoaren adierazgarri. Sail ofizialeko 23 filmeetatik 12 emakumeek zuzendutakoak dira. Gainera, Punto de Vista jaialdiko hiru atzerabegirakoak emakumeei buruzkoak edo emakumeek komisariatutakoak dira: Anne Charlotte Robertson, Erika Balsom, Ute Aurand, Renate Sami, Helga Fanderl eta Jeannette Muñoz.
● Jaialdiak 8 egoitza izango ditu: Baluarte, Nafarroako Filmoteka, Iruñeko Planetarioa, Kondestable Civivoxa, Civican, Uharteko Arte Garaikide Zentroa, Gayarre antzokia eta Katakrak.

Martxoaren 2tik 7ra bitarte, dokumentala eta dokumentalen errealitate guztiak Punto de Vista jaialdian bilduko dira, berriro ere. 

itzuli

BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información