es | eu | en
hasiera  |  2020ko albisteak  |  Punto de Vista 2020ko sarituen zerrenda
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2020.03.06
Punto de Vista 2020ko sarituen zerrenda
Punto de Vista 2020ko sarituen zerrenda

Punto de Vistaren hamalaugarren edizioaren nazioarteko epaimahaiak, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak, honako kideek osatua, Haden Guest, Simon Field eta Hila Peleg, Atal Ofizialean aurkeztutako lan guztiak ikusi ondoren, honako sari hauek ematea erabaki du.

Sari ofizialak

► Punto de Vista Sari Nagusia Film Onenarentzat, 10.000 eurorekin: “Un film dramatique” Éric Baudelaire-ena eta “Apiyemiyekî?” Ana Vaz-ena, ex aequo.

“Apiyemiyekî?”-ri buruz, epaimahaiak azpimarratzen du: Braziliar Amazoniako herri indigenen aurkako krimen genozidei buruz oraindik aribidean dagoen historia iluna desestaltzen ari den giza eskubideen aldeko aktibista baten lana jarraitzeko superinposizio-hizkuntza asmatzen duen film oroitarazlea eta sakonki lirikoa, Ana Vaz-en “Apiyemiyekî?” Punto de Vista Sari Nagusia Film Onenarentzat jasotzen du, oroimen kolektiboaren indar hauskorra eta justizia sozialaren premiazko beharrari buruz egiten duen izugarrizko gogoeta aitortuz. Ana Vaz-i eskerrak ematen diogu, gu paisaian idatziak dauden historia erreprimitu eta kontatugabeak irakurtzen irakasteagatik.

“Un film dramatique”-ri buruz, epaimahaiak azpimarratzen du: Bigarren hezkuntzako ikasle-talde animatu baten eta Éric Baudelaire zinemagilearen arteko benetako lankidetza argigarria, “Un film dramatique”, Punto de Vista Sari Nagusia Film Onenarentzat jasotzen du ere bai, eta epaimahaiak aipamen berezia egiten dio trebeziaz entretenitutako talde baten erretratuari. Gazte horien ahots eta ikuspegi anitzak adierazpen hunkigarri eta bertutetsu bihurtzen dira, zinemak gu bizi garen eta asmatzen dugun mundua ikusteko eta entzuteko duen gaitasun bereziari buruzkoa. Éric Baudelaire, Claire Atherton eta Dora Maarreko ikasleen lana ospatzen dugu eta eskerrak ematen dizkiegu mundua leku hobea izan dezakeelako itxaropena emateagatik.

► Zuzendari Onenari Jean Vigo saria, 5.000 eurorekin: Lawrence Abu Hamdan-en “Once Removed”. Epaimahaiak azpimarratu du: “Oso gutxitan gertatzen da film batek aldi berean harritzeko eta irakasteko gai izatea. Eta, hala ere, “Once Removed”-en biraketa zorabiagarriekin eta bere spoken word performance maltzurki zorrotzekin, horixe egiten du, iraultza, indarkeria eta trauma kolektibo erreprimituaren historia konplexu bat azalduz. Hori guztia pazientziaz eraikitako irudi pertsonaleko artxibo baten barruan, eta aldi berean antzerkiko eta zinematikakoa den slideshow-a bihurtzen dena. Zuzendari Onenari Jean Vigo saria Lawrence Abu Hamdan-i ematen diogu, eta Libanoko gerra zibilaren historia definitzen duten erantzun arantzatsuen sintesi bikain eta irudimentsua goraipatzen dugu.

► Film Labur Onenaren saria, 3.000 eurorekin: Ben Rivers-en “Now, at Last!”. “Denbora zinematografikoaren oda alai eta sakona, Costa Ricako nagi baten erretratu xurgatzaile honek zuri-beltzeko behaketa-zinema musika pasarte dardaragarriekin konbinatzen du, ikusleari zinemaren boterea gogorarazteko, alteritatea eta bestetasuna errespetuz errebelatu eta aldatzeko. Film Labur Onenaren Saria Ben Riversen “Now, at Last!” filmari ematen diogu, eta zorionak ematen dizkiogu zinemako exuberantzia dokumentalen soiltasuna bezain sakona izan daitekeela gogoratzeagatik.”

Sari bereziak

► Publikoaren Sari Berezia Film Onenarentzat, 1.650 eurorekin, Sung-a Yoon-en “Overseas”.

► Gazteriaren saria Film Onenarentzat, 1.500 eurorekin: “Queen”, Kathryn Elkin-ena. “Bere potentziagatik, publikoari transmititzen dion enpatiagatik eta gure orainera jotzeko duen gaitasunagatik, aldi berean etorkizunari atea irekiz. Bere benetakotasunagatik, bere umoreagatik eta bere berezkotasunagatik. Bere do it yourself alderdiagatik eta bere autoerreflexibotasunagatik, geure buruari galdera bat egitera bultzatzen gaituena: "Zergatik nik ez?”.”

► Epaimahairen aipamen berezia: “Queen” Kathryn Elkin-ena.

► Epaimahaiaren aipamen berezia: “Aquí y allá” Melisa Liebenthal-ena.

X Films

► Bestalde, egokiak ziren gogoetak egin ondoren, X FILMS PROIEKTUAren deialdiko Hautaketa Batzordeko kideek -Dario Oliveira, Nathalie Trafford eta Cristina Cámara Bello- hiru proiektuak idatziz ezagutu dituzte, eta ondoren haien egileek -Alberto Gracia, Laida Lertxundi eta Maider Fernández Iriarte- egindako erakusketa publikoari esker, hau da hautatutako proiektua: “Tengan cuidado ahí afuera”, Alberto Gracia-rena.

itzuli

BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información