es | eu | en
hasiera  |  2020ko albisteak  |  Zabalik jada Punto de Vista 15. Jaialdiaren sekzio ofizialera filmak inskribatzeko epea
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2020.06.16
Zabalik jada Punto de Vista 15. Jaialdiaren sekzio ofizialera filmak inskribatzeko epea
Zabalik jada Punto de Vista 15. Jaialdiaren sekzio ofizialera filmak inskribatzeko epea

Irailaren 18ean amaituko da Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdira filmak aurkezteko epea.

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak hamabosgarren edizioko sekzio ofizialera filmak aurkezteko epea ireki du. 2020ko irailaren 18ean amaituko da filmak inskribatzeko epea. Inskribatzeko formularioa jaialdiaren webgunean dago eskura.

2018ko abuztuaren 1etik aurrera egindako film dokumentalek har dezakete parte jaialdiaren sekzio ofizialean, edozein nazionalitatetakoak izanik ere. Ez dira onartuko ez fikziozko filmak, ez instituzionalak edo publizitatekoak, ezta erreportajeak edo zeharo kazetaritza-izaera duten lanak ere. Ez dago mugaketarik gaiei, iraupenari eta jatorrizko hizkuntzari dagokienez.

Inskripzioa doakoa da, eta jaialdiaren webgunean (
www.puntodevistafestival.com) dagoen formularioaren bidez egin daiteke. (http://www.puntodevistafestival.com/eu/inscripcion_pelicula.asp)

Aukeratutako filmek jaialdiaren hamabosgarren edizioan parte hartuko dute; Iruñean, 2021eko martxoaren 15etik 20ra bitartean.

HAUTAKETA-BATZORDEA

Punto de Vista 2021 jaialdiaren sekzio ofizialaren hautaketa-batzordea jaialdiaren zuzendaritza artistikoak eta zinema dokumentaleko adituek osatuko dute. Abenduan zehar emango ditu ezagutzera aukeratutako filmak. Batzordearen helburua lanak jaialdiari berezko zaizkien kalitate- eta sormen-ideia eta ildoen arabera aukeratzea izango da:

  • Dokumentala topagunea da.
  • Punto de Vista maila desberdinetan topaketak sortzeko espazioa da, gero eta hobeagoa izateko asmoz, berrikuntza xede betiere.
  • Punto de Vistak arreta berezia ematen die proposamen ausartak, bilaketa helburu dutenak, aurkezten dituzten ikus-entzunezko sortzaileei.
  • Punto de Vistak errealizadoreek filmen subjektuei zein ikusleei erakusten dieten konpromiso etikoa baloratzen du.
  • Punto de Vistaren sekzio ofizialak errealitatearen ezagutza eta adierazpen independentea ahalbidetzen ditu.
  • Ez-fikziozko zinegintza goraipatu nahi du Punto de Vistak.


Aurreko edizioetan bezala, mundu osoko ekoizpenak bilduko dituen sekzio ofizial bat eratzea du jaialdiak helburu, non elkarren aurka lehiatuko baitute errealitatea antzemateko modu desberdinekin, ikuspuntu desberdinak baitituzte, berritzaileak, independenteak eta sozialki konprometituak beti. 


EPAIMAHAIA ETA SARIAK

Laster, jaialdiaren antolakuntza-batzordea eratuko da, epaimahai nazioartekoa, izendatu eta haren kideak aukeratuko dituena, sektoreko aditu eta profesionalen artean. Punto de Vista 2021 Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren amaiera-ekitaldian emango du aditzera epaitza.

Epaimahai sari ofizialak erabakiko ditu:

  • Film onenari Punto de Vista sari nagusia, 10.000 eurokoa. Epaimahaiak bere ustez jaialdiaren sekzio ofizialaren film onena izandakoa proposatuko du, modu arrazoituan, sarirako, iraupena eta nazionalitatea edozein izanik ere.
  • Zuzendaritza onenari Jean Vigo sari nagusia, 5.000 eurokoa. Sariak Jean Vigoren figura ohoratu nahi du, eta haren lana adierazten duten balio etiko eta formalak hobekien islatzen dituen atal ofizialeko filma proposatuko du, modu arrazoituan, sarirako.
  • Film labur onenari saria, 3.000 eurokoa. 35 minutuko edo gutxiagoko film onena proposatuko da, modu arrazoituan, sarirako.

Aipamen bereziak: Epaimahaiak bi aipamen berezi, gehienez, egin ditzake, sari ekonomikorik gabe biak.

Halaber, hurrengo sari bereziak ezarri dira:

  • Film onenari ikusleen sari berezia, 1.650 eurokoa.
  • Film onenari gazteen saria, 1.500 eurokoa.

itzuli

Irailaren 18ean amaituko da Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdira filmak aurkezteko epea.

">
BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información