es | eu | en
hasiera  |  2010ko albisteak
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
Hamar herrialdetako 12 film luzek eta 6 laburrek parte hartuko dute Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zazpigarren edizioaren Atal Ofizialean. Jaialdia Iruñean eginen da 2011ko otsailaren 22tik 27ra. Aukeratutako lanek hainbat sari ofizial irabazteko aukera izanen dute; besteak beste, film onenarentzako Punto de Vista Sari Nagusia, 10.000 euroz hornitutakoa. Aurtengoan, film gehienak Saide Carlos III zinema-tokietan emanen dira.
Punto de Vista Jaialdiko zazpigarren edizioko bigarren ziklo tematikoaren izenburua da “Tupi or not Tupi. Kanibaleak vanpiroaren kontra”, eta gaia kanibalismo kultural eta etnografikoa. Mugimendu hori herrialde kolonizatuetan sortu zen: kultura kolonialari buru egin zioten, ez hura baztertzea proposatuta, baizik kanibalizazio prozesuak sustatuz. Helburua zen bertakoarekin nahastutako kultura inbaditzailea xurgatzea, txegostea eta prozesatzea, “inbadituaren” biktimismoa alde batera utzi eta, harro, halabeharrez hibridoa izan behar zuen nortasun berri bat aldarrikatzea. Bultzada paradoxiko horren babesean sortutako zinema, liluragarriaz gain, kontraesankorra, irenstailea eta deserosoa da, eta ziklorako aukeratu ditugun filmek argi islatzen dute hori.
Saiakera neorrealista katalanak, hiltamuen eta heriotzen etxeko irudiak eta esperimentu abangoardistak izango ditugu ikusgai 2011ko Heterodocsias Rewind sailean. Espainiako zinema heterodoxo eta ahaztuena sakontzen du sail horrek eta, datorren jaialdian, Amateurismos bajo la influencia izenburupean eta bi saiotan, Espainiako 30. eta 50. hamarkada arteko zinema amateurreko filmak jarriko ditugu, abangoardismo eta neorrelismo kutsukoak. Espainiako zinema amateurrari buruzko azterlan espezifikoak badaude, baina gaur egungo jendearentzat ezezaguna da. Horregatik aukeratu dugu aurten zinema hori, oraingo ikusleei garai hartako obrarik baliotsuenak erakusteko. Abangoardiaren inguruko saioan, gainera, Mursegok zuzeneko musika ikuskizuna egingo du; Mursego hainbat instrumentu jotzen dituen Maite Arroitajauregi musikagilearen bakarkako proiektua da.
John Gianvito zinema dokumentaleko egile garrantzitsuenetako bat da gaur egun, Profit Motive and the Whispering Wind (2007) pelikulari esker; Time Out aldizkariaren arabera, zinemagilearen bigarren film hori hamarkadako onenetako bat da. Gianvitok, bere hirugarren film luzearen, Vapor Trail pelikularen Espainiako estreinaldia Punto de Vista jaialdiaren zazpigarren edizioan egingo du, nazioarteko hainbat jaialditan eman ondoren (BAFICI, Vancouver, Rotterdam). Vapor Trail (Clark) Erdialdeko Eskualdea sailean jarriko dugu, dokumental arriskutsuenen sailean, alegia.
Zazpigarren edizioan, Punto de Vista Jaialdiak halaxe erabakita, emanaldiak ahalik eta gehien metatuko dira, egoitza kopurua murrizteko. Iazkoan, egoitza hiriko alde zaharrean dagoen Kondestablearen Jauregira eraman zen, eta aurtengoan, emanaldi gehienak Saide Carlos III zinema-tokietan eginen dira, jaialdiaren egoitzatik oso hurbil baitaude.
ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información