es | eu | en
hasiera  |  2011ko albisteak
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
Punto de Vista Nazioarteko Mintegia aurkezteko, ideia nagusi bat dugu: ez fikziozko zinean pentsatzen jarraitzea zine independentearen marjinetan, gizarte aldetik konprometitutakoan, sortzen diren proposamen berriak kontuan hartuta.
Zalantzazko egunen ondoren, atsegin handiz jakinarazi nahi dugu Punto de Vista Jaialdia ez dela desagertuko, eta bi urtez behin egingo dela egungo krisi ekonomikoak irauten duen bitartean. Era horretan, zortzigarren edizioa, 2012ko otsailean egitekoa bazen ere, urtebete atzeratu eta 2013ko otsailean egingo da.
Punto de Vista jaialdiak zazpigarren edizioko sail ofizialean filmak aurkezteko deialdia ireki du. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko orria jaialdiaren web orrian kontsultatu daitezke. Epea irailaren 30ean amaituko da.
Maiatzaren 26an (osteguna), Nafarroako Filmotekan hasiera emango zaio Punto de Vista 2011ko palmares-zikloari; era horretan, bost saiotan emango dira pasa den otsailean Iruñean egindako jaialdi horren zazpigarren edizioan sarituak izandako pelikulak. 20:00etan, Foreign Parts filma izango da ikusgai; hau da, Punto de Vista 2011ko pelikula onenaren Sari Nagusiaren irabazlea. Sarrera 3€-koa izango da (2€ filmotekaren abonamendua erabiltzen bada).
Punto de Vista Jaialdiaren zazpigarren edizioan irabazleak izan diren pelikulak Vitoria-Gasteizko ARTIUM zentroan izango dira ikusgai. Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, ekainaren 16tik (osteguna) 19ra (igandea), doako zinearen eta publiko guztientzat irekia izango den programazioaren esparruan, ziklo bat izango da, eta Punto de Vistaren azken edizioko palmaresaren zati bat ikus ahal izango da, jaialdiaren barruan ekoiztutako beste hiru pelikulez gain.
BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información