es | eu | en
hasiera  |  2012ko albisteak
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
Amaika herrialde ezberdinetatik datozen amaika luzemetrai eta sei laburmetrai izango dira Punto de Vista Nafarroako Zine dokumental Nazioarteko Jaialdiko zortzigarren edizioko sekzio ofiziala osatuko dutenak. Jaialdia Iruñean ospatuko da 2013ko otsailaren 19tik 24ra arte. Jaialdia Nafarroako Gobernuak antolatzen du INAAC fundazioaren bidez.
Punto de Vista-k bere hurrengo edizioko epaimahaia konfiguratua dauka jada. Bill Brown, Christian von Borries, JP Sniadecki, José Luis Cienfuegos eta Ana Isabel Santos Strindberg izango dira Sekzio Ofizialeko sariak hautatzeko arduradunak.
Jaialdiak gure iraganeko zine ikusezinenari irekitzen dion espazioa aurten José María Berzosa figuran oinarrituko da, anti-frankismoa zela eta 1956ean Parisera erbesteratu zen zinegilea.
Urtarrilean Nafarroako Filmotekako aretoak Foco punto de Vista jaialdiaren hirugarren edizioa jasoko du, jaialdi hau 2010eko azaroan jaio zen jaialdiaren presentzia otsailetik haratago hedatzeko. Oraingoan, eta Las trampas del tiempo tituluarekin, lau pelikulek memoria, historia eta iraganaren arteko harremanei buruz hitz egiten dute: denborak beti jokatzen digu jokaldi maltzurren bat, eta gure oroimenak marrazten dituen tramak tranpak baino ez dira. Oroitzen dugun hori agian ez zen izan, edo behintzat ez zen gure oroimenean marrazten den bezala izan. Izan zena eta oroitzen denaren arteko distantzia handitzen da, baina inoiz ez gara kapazak izango hori zehaztasunez neurtzeko.
"Pailazoak benetan hiltzen dira? Printzesak gutunak erantzuten dituzte? Heriotzaren irudia zaldi zuri baten irudia da? Nora joaten dira hitz zaharrak hiltzen direnean? Galdera horietako batzuk egiten dira La Casa Emak Bakia dokumentalean, eta, bertan, etxe bat bilatu nahi da euskal kostan; hain zuzen ere, Man Rayk Emak Bakia film ospetsua filmatzeko erabilitako etxea. Handik 80 urtera, Oskar Alegria etxe horren bila abiatuko da, soilik lau pistarekin: izen misteriotsua, leiho baten fotograma, ate baten beste fotograma bat eta itsasoaren irudia.
ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información