es | eu | en
hasiera  |  2013ko albisteak
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
Azaroaren 4tik eta otsailaren 14 arte Punto de Vista nazioarteko Mintegian izena emateko epea irekita egongo da. Mintegia 2014ko otsailaren 19, 20, 21 eta 22an ospatuko da. Iruñak hitzordu berria hartuko du fikziozkoa ez den zinemarekin, Ignacio Agüero (Txile) eta Pema Tseden (Txina) protagonistak dituela. Mintegian zinemagile horien atzera begirako erakusketa izango da ikusgai. Gainera, X Films proiektuaren edizio berri bat, eta amaiera-ekitaldi berezia antolatuko dira larunbatean.
Punto de Vistak X Films Proiektuaren laugarren deialdia ospatuko du otsailan, Punto de Vista Nazioarteko 2014ko Mintegiaren ekitaldian zehar. Proiektu honen helburua jaialdiak aurretik aukeratutako artistek aurkeztutako filmen artean proposamen bat aukeratzearena da. Iaz, aukeratutako proiketua Kataluniako Francina Verdés zuzendariaren La Tradición filma izan zen.
X Film Proiektuaren laugarren edizioak jada aukeratu ditu aurten parte hartuko duten hiru artista: Eloy Domínguez, Aitor Gametxo eta Mercedes Mangrané. Hirurak bere proiektuak aurkeztuko dituzte 2014ko otsailan, Punto de Vista Nazioarteko Mintegian zehar, eta baita bere aurreko lanen hautaketa ere. Aurkeztutako hiru proiektuen artean, bat bakarrik izando da aukeratuko dena 2014ean zehar ekoizteko.
Iruñak otsailean hitzordu berria hartuko du fikziozkoa ez den zinemarekin. Punto de Vista jaialdiak mintegi bat eskainiko du Ignacio Agüero (Txile) eta Pema Tseden (Txina) zinemagileak protagonistak dituela; horiek Iruñan izango dira beren filmak aurkezteko, bertaratuekin eztabaidatzeko eta zinemari buruzko hausnarketa egiteko. Mintegian izena emateko epea datorren azaroaren 4an irekiko da.
Ignacio Agüero zinemagile bihurtutako arkitektoa da, arkitekto izatea ekidin ezin duena, zinemagile izateari uzteko borrokatzen duen bitartean. Borroka zaila baina emankorra. Como me da la gana aitorpen zintzoagoa da, 1985ean sinatzen duen filma; bertan, zuzendariz zuzendari zinema zergatik eta zertarako egiten duten galdetuz doa, baina ez du erantzun garbirik jasotzen eta Agüero berak ere ez daki zergatik egiten duen film-galdera hori. Arkitektoa denez, espazioa kasik bere proiektu guztietan sartzen da; batzuetan, Santiagoko auzo bat da desagertzen dena eta itsasoan galdutako azkena lurperatzen du Aquí se construye filmean; beste batzuetan, bertan bizi diren biztanlez baino oroitzapenez gehiago beteta dagoen herrixka bat La mamá de mi abuela le contó a mi abuela filmean eta, beste batzuetan, inorena ez den eta etxeko atearen atalaseak osatzen duen lurralde hori El otro día filmean. Zinemagile gisa, Ignacio Agüero-k zinemagilea desagertuko den eta filma bere kabuz eraikiko den filma lortzearekin amesten duela aitortzen du. Autoarkitektura, beraz. Soluzioa merkea bezain eraginkorra den gidoilaria, Azar deitua, lanean jartzen duenean iristen da. “Una película hecha sobre la gente que toca el timbre de mi casa” filmean, zinemagile txiletarrak bere etxeko atea jotzen duten guztiei bisita itzultzea erabakitzen du eta bi mundu azaltzea lortzen du, hots: barnekoa, argi apetatsuekin eta itzal sendoekin eta, kanpokoa, ahalik eta ondoen diseinatutako Santiagorena: nahi gabe.
ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información