es | eu | en
hasiera  |  2015ko albisteak
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
Punto de Vista jaialdiak ez du ezikusiarena egin nahi gaurkotasun handiena duen drama baten aurrean, errefuxiatuena, alegia, eta hurrengo edizioan tokia eginen die Jordaniako errefuxiatu eremu bateko neskek egindako pelikula labur batzuei: sail ofizialeko emanaldi bakoitzaren sarrera bezala proiektatuko dira.
Zinema dokumentalaren hiru zuzendari ospetsu izanen dira Punto de Vista jaialdiaren X. edizioan, haien azken lanen emanaldi bereziekin: Luis Ospina kolonbiarra, Claire Simon britaniarra eta José Luis Guerin espainiarra: Todo comenzó por el fin, Le bois dont les rêves son faits eta Le Saphir de Saint-Louis. Hiru zinemagile horiekin batera Michael Snow errealizatzaile kanadarra ere izanen da gure artean, emanaldi berezi bateko protagonista gisa, La Région centrale zinemagintza esperimentaleko lan gorenaren proiekzioarekin, eta master-class bateko irakasle lanetan, Punto de Vista jaialdiaren hamargarren urtebetetzea dugun honetan.
17 herrialdetatik etorritako bederatzi pelikula luzek eta zortzi laburrek osatuko dute Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren hamargarren edizioko sail ofiziala, La Región Central izenekoa. Jaialdia 2016ko otsailaren 8tik 14ra bitarte izanen da.
Gaur, abenduak 15, hasi da Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hurrengo ediziorako akreditazioak eskatzen epea. Eskariak egiteko epea urtarrilaren 29ean amaituko da. Akreditazioak nahi dituzten profesional eta kazetariek jaialdiko web-orrian eska ditzakete.
Nafarroako nazioarteko jaialdiak ezagutzera eman du lehiaketara aurkeztuko diren pelikula batzuetako programazioa: amaitu berriak diren bi pelikula dira, ikusi gabeak oraindik, estreinako emanaldia Nafarroako sariketa honetan izanen dutenak. Punto de Vista jaialdiaren X. edizioaren Sail Ofizialean, lehiaketan, pelikula hauen estreinaldiak izanen dira: Writing on the City, Keywan Karimirena, eta Oleg y las raras artes, Andrés Duquerena. Aurreko edizioaz geroztik La Región Central deitutako sail honetako gainerako pelikulen izenak abenduaren erdialderako ezagutuko ditugu.
ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información