es | eu | en
hasiera  |  2019ko edizioa  |   atal ofiziala  |  filmak
ATAL OFIZIALA

FILMAK

18 herrialdetako 30 film bildu dira Punto de Vista Jaialdiko hamahirugarren edizioko Sail Ofizialean. Jaialdia 2019ko martxoaren 11tik 16ra bitarte egingo da Iruñean, eta Sail Ofizialeko 30 filmetatik 29k lehiatuko dira epaimahai ofizialak emango dituen hiru sariak lortzearren.

Aurtengoa orain arteko ediziorik nazioartekoena izango da, eta herrialde hauetako filmak egonen dira ikusgai: Kanada, Txile, Argentina, Alemania, Ingalaterra, AEBak, Irlanda, Indonesia, Belgika, Zambia, Frantzia, Dominikar Errepublika, Uzbekistan, Mexiko, Iran, Espainia, Portugal eta India. Sail Ofizialean, 10 programatan bilduko dira ikus-entzunezko hizkuntza garaikideen eta abangoardiakoen askotarikotasuna esploratzen duten filmak, hainbat gairen inguruan: memoriaren eraikuntza, soinuaren esplorazioa, amatasunaren eta sorkuntza garaikidearen arteko erlazioa, edo erretratuaren kontzeptua, besteak beste.

Zinema garaikideko zinemagile handiak bilduko dira Sail Ofizialean, hala nola Deborah Stratman, Robert Beavers, Eduardo Williams, Luke Fowler eta Ute Aurand. Hautaketa prozesuan Nuria Cubas, Matías Piñeiro, María Palacios Cruz, Miguel Zozaya eta Garbiñe Ortega programagileek parte hartu dute.

FILMAK

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka
Filmoteca Española Centre de Cultura Contemporània de Barcelona Centro Galego de Artes da Imaxe
Radio 3 Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Hotel Tres Reyes Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información