Niño de Elche

Francisco Contreras Molina (Elche, 1985), ezagunagoa Niño de Elche ezizenaz, diziplina anitzeko artista bat da, flamenko garaikidera berrikuntza ekarri duten artista nabarmenenetako bat. Sortzaile polifazetiko eta nekaezina da, eta hainbat generotako musikak nahasi izan ditu, hala nola flamenkoa, jazza edo musika elektronikoa. Bost disko argitaratu ditu: Mis primeros llantos (2007), Sí, a Miguel Hernández (2013), Voces del extremo (2015), Calle de Arriba, 73 (2015), eta Antología del cante flamenco heterodoxo (2018). Gainera, Carmina y Amén (2014) eta Vivir y otras ficciones (2016) filmetako soinu bandetan parte hartu du, eta hainbat eratako arte adierazpen landu izan ditu, hala nola performancea, poesia, dantza edo ikus-entzunezkoak.

Aireek gezurrik daramate

Cante handia, cante luzea, cantea norbaiti dagokio, ahots latza, ahots zorrotza, ahots halakoa, oilar erlatsa, ahotsa kantatzea, ahots argumentala, ahots ideala, cantea, kantu pertsonala?, ortografia-akatsekin idazten da, tximinoak buruz kantatzen du, cantea eskubidez, ahoko ahotsa, ahots propioa?, ahots irudizkoa, ahotsa margotzea, ahotsa hostokatzea, ahots sumindua, ahots fidatua, ahots espirituala, ahots ipuinduna, cante sasikoa, cante erregelatua, cante erregalatua, ahots lapurtua, cante fantasmala, ahots espektrala, bertedero-cantea edo cante berdaderoa[t1] , nabarmentzea[t2] , ahots komuna?, cante suzkoa, ahots fisikoa, ahots espaziala, ahots pentsatua, ahots hausnartua, cante chico edo cante chica[t3] , ahots ahoskabea, ahots berezia?, ahorik gabe kantatzea, ahots egiazki gezurtia.

Edo herri-koplak dioen bezala:

“Aireek gezurrik daramate, eta gezurrik ez esatea arnasarik ez hartzea bezala da”.

Niño de Elche Niño de Elche
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.