Haurrak: proiekzioa

Haurrentzako film berrien saioa Planetarioan eta Baluarten. Haurrentzat beste zinema mota bat sor daitekeela erakusten duten film laburrak, Planetarioko pantailan eskainiko direnak Punto de Vista jaialdiaren barruan.

Informazio praktikoa. Planetarioko proiekzioa otsailaren 29an izango da, larunbata, 12:00etan, eta Baluartekoa, berriz, martxoaren 7an, larunbata, 11:00etan. Sarrerak salgai: Planetario eta Baluarte.

FOGOS
Marcos Pérez, Martin Pawley. Espainia, 2017, 14', fulldome
Segurtasun neurriekiko kezkak su artifizialetatik urrundu gaitu, aspaldiko garaietan barne hartzen gintuen ikuskizun hau, gaur egun, urrutitik ikusten dugu. Fogos-ek, piroteknikoen ikuspegitik grabatuta, publikoa jardueraren erdigunean kokatu du berriz. Amo honetatik pelikula hau sortu da, eta horrek begiratzeko eta entzuteko plazer hutsa proposatzen digu, zine arte eta zientzietako funtsa bera.

ANGLERFISH
Julia Ocker. Alemania, 2018, 4’
Itsas zapo batek beldurra dauka argia joaten denean.

PLODY MRAKů
Alžběta Skálová. Txekiar Errepublika, 2017, 10’
Furry eta bere lagunak baso ilun batean dagoen gotorleku batean bizi dira. Bertan egunero itxoiten dituzte hegan doazen hazi batzuk, gero fruitu distiratsuetan bihurtuko direnak. Hala ere, Furry ez dago prest itxoiten jarraitzeko eta denak izutzen dituen basoan murgiltzea erabakitzen du.

COUCOULEURS
Oana Lacroix. Suitza, 2018, 6’
Kolore bakarreko txoriak baso zabalean bizi dira. Han denek aurkitu dute euren lekua haien antzerakoak diren zuhaitzean. Baina zer gertatzen da txori batek kolore bat baino gehiago duenean?

EL TIGRE SIN RAYAS
Raúl Robin Morales. Frantzia, 2018, 9’
Tigre txiki batek bere marrak bilatzeko bidaiari ekiten dio.

RACCOON AND THE LIGHT
Hanna Kim. AEB, 2018, 4’
Mapatxe batek esku-argi bat aurkitzen du basoan. Gaua gozamen bat da gaueko izaki batentzat, baina argi batek modu askotara egiten du distira.

Haurrak: proiekzioa Haurrak: proiekzioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.