Rewind

Espainian beste mota bateko zinema dago. Gaur badago eta iraganean ere egon da. Heterodocsias atala Punto de Vista jaialdiak hemen ekoitzitako zinema heterodoxoari eskaintzen dion espazioa da. Esperimentazioari zein oroimenari irekia, berrikuntzari zein historiari. Espazio hori indartzeko, aurreko ediziotik aurrera, Heterodocsias bitan zatitu da, eta bi zati horiek Heterodocsias atalak orain arte izan duen espiritua jasotzen dute: begirada etorkizunari eta begirada iraganari.

REWIND
Heterodocsias atalaren beste aurpegiak gure historian galdu, ahaztu edo alde batera utzi den zinemari begiratzen dio. Gure asmoa historia ofizialetan erraz sartu ez diren egileek egindako Espainiako mugako zinema horren lorratzari jarraitzea da.
Saiakera neorrealista katalanak, hiltamuen eta heriotzen etxeko irudiak eta esperimentu abangoardistak izango ditugu ikusgai 2011ko Heterodocsias Rewind sailean. Espainiako zinema heterodoxo eta ahaztuena sakontzen du sail horrek eta, datorren jaialdian, Amateurismos bajo la influencia izenburupean eta bi saiotan, Espainiako 30. eta 50. hamarkada arteko zinema amateurreko filmak jarriko ditugu, abangoardismo eta neorrelismo kutsukoak.  Horregatik aukeratu dugu aurten zinema hori, oraingo ikusleei garai hartako obrarik baliotsuenak erakusteko. Abangoardiaren inguruko saioan, gainera, Mursegok zuzeneko musika ikuskizuna egingo du; Mursego hainbat instrumentu jotzen dituen Maite Arroitajauregi musikagilearen bakarkako proiektua da.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.