es | eu | en
hasiera  |  2021ko edizioa  |   ekitaldi bereziak  |  irekiera-saioa
2021KO EDIZIOA

IREKIERA-SAIOA

NICOLAS PHILIBERT IRUÑARA ITZULTZEN DA
 
2008ko edizioan, Nicolas Philibertek Punto de Vista lehenengoz bisitatu zuen, Retour en Normandie (2006) azken lana Espainian aurkezteko eta eskola magistrala egiteko. Frantziako errealizadorearen eta jaialdiaren arteko sintonia erabatekoa izan zen aldi hartan eta, horregatik, ohore handia da errealizadorea berriro ere gurekin izatea Punto de Vista jaialdiaren zazpigarren edizioa irekitzeko. Nicolas Philiberten Nénette (2010) azken filma, Espainian oraindik ezezaguna dena, jaialdia irekiko duen lana izango da. Jaialdiak, urtez urte bere burua berriz asmatzearekin batera, ideia nagusiei leial izateko beharra sentitzen du. Nicolas Philibertek orain arte egin duen azken filmak zinema dokumentala ulertzeko filosofia laburtzen du, eta filosofia horrekin Punto de Vista jaialdian oso eroso sentitzen gara. Nénette, aldi berean, erretratu intimoa eta kronika historiko-soziala da, tradizio dokumentala eta berrikuntza linguistikoa, arrisku formala eta klasizismoa. Nénette lanak ikusleari Pariseko zoologikoan bizi den izen bereko orangutanarekin bizitzeko aukera eskaintzen dio. Bitartean, bisitari, zaintzaile eta beste izaki bizidun ikusezin batzuek narrazio gozoa eraikitzen dute. Beraz, Nénette izango da sei egunez filmen eta ikusleen artean ezarriko den harreman oparo eta indartsuaren oinarriak ezarriko dituena. Ikusle geldiezin eta zuhur horiek dira urtez urte Punto de Vista jaialdia Iruñeko, Nafarroako eta Espainiako kultura mapan hitzordu saihestezina bihurtzen dutenak.
BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información