Goi-burua

“Ba ote da kulturarik marrazkiek, mendien mugek, lurraren eta zeruko hutsaren arteko mugak izenik baduenik? Ba bai, euskal kultura. Hegiaren izenak –egi– egia esan nahi du. Baina, Hegiaren egi hori baino lehenagoko egiarik ba al da? Noski baietz. Garai batean, “utseski” zegoen, hutsaren ertza, markoa esan nahi du; horregatik, euskaraz lehenengo mitoa zerua da eta, ondoren, lurrarena”. Jorge Oteiza.

 

Mendi-hegien egia. Oteiza filmagailuari

“Mendiak ugaztunak dira”, diosku Oteizak Quosque tandem bere biblian eta goiburu horretan berretsi egiten digu. Berak filmatutako mendikateen profilaren soslaiek badirudi zinemagileen begietan bizitza propioa dutela. Arnasa hartzen dute. 60ko hamarkadan berak filmatuta, Urbiako eta Arantzazuko landen paisaia gipuzkoarretan, irudi horiek duten balioa, hain zuzen, argitaratu gabeko super8 bateko zati izatea bera da, berak hitz hauekin defendatzen zuena: 

“Mendien geologia guztia apostoluen antzekoa da. Irekiak dira, bat zilindro erdi antzekoa da, bat hemen, bestea, han, eta horrela jarraitzen dute. Nik super8 kameraz grabatutako film labur bat badut, mendi guztiak apostoluak bailiran atereaz hasten dena”.

“Ihesi dabilen pertsona zineman sartzen da” esaten zigun Oteizak, baina batetik bestera dabilenak kontrakoa egiten du: alaikiro harrapatua daukan leku batean sartzen da, haurra zela estaltzen zen Orioko hondartzan zeruari begira jartzen zitzaioneko zuloa bailitzan funtzionatzen dio paisaiak. Oteizak, bere preindoeuropartasunaren baitan, Euskal Herriaren bihotzean paratuta, harkaitzak, zelaiak, gailurrak, muinoak eta mendi-bizkarrak erakusten dizkigu eta haien inguruan mugitzen da, inguruan puntu itsurik uzten ez duen itsasargia bailitzan. Oteizak, jatorrizko toponimia defendatzen duenak, denboran urrutira bidaiatzen duenak, bere kameraz hutsartea mendiak baino lehenago azaltzen du eta honako hau errepikatzen du: aizpitarte, hutsartea izendatzeko sentsibilitatea… hutsunera begira dagoen gizona.

Emaitza naturan islatutako askotariko geometrien festa da, 2017ko jaialdiko saio guztiei sarrera emango dien aperitiboa. Oteizak, zinemarik gabeko zinemagileak, guztia hor harrapatu nahi du, bere unibertso txikitik, eta hasiera batean super8 familiarra izan behar zuen horretan (familia segundo gutxi batzuetan baino ez da agertzen, hortik aurrerako guztia paisaian zeharreko begiradaren jolasa da) gailentzen diren mendien profilen irudietan irrika filmiko bat sentitu zuen. Oteiza naturan ez zela inspiratzen defendatzen dutenentzat horra hor froga. Mendiak horizontearen apostoluak.

Oteiza eta bere filmagailuak, horrela deitu ohi zion –gogora dezagun idazten zuenean “orri-laurdena hitza ere erabiltzen zuela”– ezkerretik eskuinera ekortzen du, segidan, eskuinetik ezkerrera berriro ekortzeko, kontrako bi mugimendu, hain zuzen ere –ez, ordea, kontrajarriak–, filmatze-eskola ortodoxoetan hutsegite handitzat hartzen dena. Oteiza, artearen biraolaria, tekniken arerioa, oroimenik gabeko uneko zinemaren defendatzailea, Oteizarik onena da mendien kulunka horretan. Bere begirada ez da une batean ere gelditzen, sakratua denaren aurrean baino ez da gelditzen, alegia, urrunean zaldi-talde bat ikustean, Oteizarentzako animalia totema, artea berriro labarretara itzultzearen defendatzailea. Eta orientazio-taula bailitzan, kamerarekin dabilen gizonak badirudi toponimia zaharraren mantra errepikatzen digula, filmatutako gailurren lerroa: Atxuri, Aketegi, Aizkorri, Aitzabal… eta, beste aldera: Andreaitz, Urdajamentu, Azkiola, Zulaiko, Arbalain… eta berriro: Arri-urdin, Erriko-aitza, Arkaitz, Botreaitz… Argiaz kulunkatuta, film honi bi egun eskaintzen dizkio eta, bigarren egunaren amaieran, eguna itzali zain dagoela ikusten da. Orduan, hain zuzen, eguzki-sarrerak arratsa iluntzen du eta mendia eta haren hutsune zerutarrak urrutiko anaitasuna osatzen dute , non, badirudien gizakia ez dela inoiz egon. Edota, ez den inoiz itzuli. 

Goiburu hau zati duen filmak "Urbia", izena du, iraupena du eta Oteiza ihesi dabilen gizona saioan ikus daiteke.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.