es | eu | en
hasiera  |  2019ko edizioa  |   atal ofiziala  |  kartela
ATAL OFIZIALA

KARTELA

“Maris Posan” Dani Sanchisena.



Punto de Vista 2018ren kartela hornitzen duen irudiak logotipoaren diseinua, web-orria edo katalogoa berritzeko ikuspegi berri baten aldeko apustua egin du kasu honetan. Bere XII. edizioan, Punto de Vistaren kartela collage bat izango da. Antzinako teknika izan arren, estiloak eta formak nahasteko ideia moderno eta librea ekartzen du gogora, irudi baten eta irudi horrek adierazten duenaren esku-hartze erradikala. Kasu honetan, collage honek hiru ikuspegi ditu (femeninoan eta pluralean), proposatutako programazioak gure burua mila aldetatik “lehertzeko” desira inplizituarekin.


Kartelaren egilea



Dani Sanchisek (Dénia, 1976) 2002an sortu zuen bere diseinu-, komunikazio grafiko- eta ilustrazio- estudioa, batez ere kartelen diseinuan, liburuetan, identitate korporatiboan, komunikazio grafikoan, brandingean, sarean, ilustrazioan eta collagean espezializatua. Batik bat kultura-esparrurako, zinema-sektorerako, argitaletxeentzako, prentsarako eta marka komertzialentzako proiektuak egiten ditu. Hauek dira bere premisa nagusiak: koherentzia, funtzionaltasuna, soiltasuna, estetika, xehetasunen zaintza handia eta gizarte-erantzukizuna. Ezinbesteko komunikabide eta komunikabide agortezin gisa ulertzen du ikusmenezko hizkera.

Sanchisen jarduera gauza hauetan datza: paseatzea, behatzea, aurkitzea, aztertzea eta egitea edo ez egitea erabakitzea, erresistentzia-baliabide gisa. Diseinatzaile grafikoaren lana artista plastikoarenarekin uztartzen du. Arlo horretan collage eta assemblage teknikak erabiltzen ditu piezak egiteko.

www.danisanchis.es

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información