es | eu | en
hasiera  |  2019ko edizioa  |   dokbizia: diziplina arteko topaketa benetakoaren inguruan   |  aurkezpena
DOKBIZIA: DIZIPLINA ARTEKO TOPAKETA BENETAKOAREN INGURUAN

AURKEZPENA

DOKBIZIA diziplina anitzeko topaketa bat da eta erreala denaren inguruan lan egiten duten hizkuntzak eta artistak elkar gurutza daitezen eragin nahi du. Programa honek pantailaren barruan zein kanpoan dokumentalari ematen dio arreta, eta ibilbide bat planteatzen du hainbat formatutan: proiekzioak, hit- zaldi antzezleak, pieza eszenikoak eta site-specific, performance; eta zinemagileak, artista bisualak, idazleak eta antzezleak ditu.

Gaur egungo praktikak errealitatearekiko gero eta ezpuruagoak dira lanera hurbilketa formala egitean. DOKBIZIAk beste eremu batzuetako praktikak eta diskurtsoak gonbidatu nahi ditu, beste modu batera topatuko ez liratekeenak, errealaren esperientzia ikuspegi ezberdinetatik trukatzeko, hausnartzeko eta bizitzeko.

DOKBIZIAk urtero gai nagusi bat edukiko du, eta, edizio honetan, DADME, PUES, UN CUERPO, azpi- titulua darama. Premisa kontzeptual horretan oinarrituz egin da programazioa. Gilles Deleuze-k honela idatzi zuen: “Gorputza jada ez pentsamendua bere baitatik bereizten duen oztopoa, hark pentsatu ahal izateko gainditu beharrekoa. Aitzitik, pentsamendua gorputzean murgiltzen da edo murgildu behar da, pentsaezina dena, hots, bizitza, lortzeko. Gorputzak ez du pentsatzen; aldiz, gorputzak, setati, egoskor, pentsamenduari ihes egiten dionaren inguruan, bizitza kasu, pentsatzera behartzen du”.

Testu horretan oinarrituz, hausnartu egingo dugu eta mugimenduan dagoen irudiari dagokionez gorput- za jartzeko modu ezberdinak eta errealitatera iristeko gorputza kanaltzat erabiltzen duten politika eta estetika ezberdinak esperimentatuko ditugu. DOKBIZIAn zinema gauzatu egiten da- Esperanza Colla- doren “Things said once” edo Nico Peredaren “Trilogía de la propiedad privada”-, pausoz pauso, era indibidualean eta taldean eraikiz -Societat Dr. Alonsoren “Naturaleza y su temblor”, Lagartijas Tiradas al Sol-en “Tijuana” eta Carlos Casasen “Avalanche”- gorputzaren irudiari buruz hausnartzen du- Amalurri buruzko hitzaldiak, “Poner el Cuerpo” programaren proiekzioa-, emakume gorputzen politika aztertzen du- Trinh Minh-ha-ren eta Marta Selvaren maisu-eskola-, gure gorputzaz askatzeko gonbit egiten digu zentzumen anitzeko esperientzia batean – fulldome proiekzioa “Me asombro del cielo sea cual sea su apariencia” programaren planetarioan, LEVEren talde-entzutea eta José Antonio Sistiaga eta Stan Brakhage-ren programa berezia-.

DOKBIZIA, azken finean, bide bat da, eta hura ibilia izateko beharrezkoak dira harritzeko gogoa, jarrera irekia eta haren geruza eta tolesdura guztien eraginpean jartzeko prest egotea. Hori da jokoa.

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información