es | eu | en
hasiera  |  2019ko edizioa  |   hezkuntza programa  |  aurkezpena
HEZKUNTZA PROGRAMA

AURKEZPENA

HAURRENTZAKO PROGRAMA 

Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak, lehiaketa haurrentzat irekiko du, ikusle berriak trebatu nahiko ditu, eta jaialdia hiriko gune eta auzo ezberdinetara hurbilduko du. Familientzat antolatutako animazio-zinema Iruñeko Planetarioan eskainiko da, eta zientziarekin eta kanpoko espazioarekin zerikusia duten pelikulak emango dira. 

Familian gozatzeko film-programa honek unibertsoa guk uste baino askoz handiagoa dela gogorarazten digu, ikusten ez ditugun beste mundu asko daudela hor kanpoan eta unibertsoa esploratzeko muga bakarra gure irudimena dela. Bizi garen planetari eta bere barruan nahiz kanpoan aurkitzeke dagoen guztiari buruzko filmak. 

Horrez gain, genero-ikuspegia duen zinema aztertzeko tailer ezberdinak eskainiko ditu Bartzelonako Drac Magic taldeak. Ikastaroak Civican-en (Nafarroako Kutxaren Fundazioa) izango dira eta Iruñeko ikastetxe ezberdinei zuzenduta egongo dira. 

Planetarioko saiorako sarrerak erosteko sakatu hemen. Martxoak 3, larunbata, goizeko 12:30tan. 

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información