THE SOUND WE SEE: esperientzia filmiko kolektiboa

The Sound We See proiektua sormen filmiko kolaboratiboko mugimendu orokorra da. Hasiera batean Los Angeles hirian garatua, eta, ondoren, hiri hauetara eramana Hiriko Sinfonia propioak sortzeko: Holanda, Vietnam, India, Kanada, Ingalaterra, Alemania, Japonia, Suedia, Mexiko, Bulgaria eta Letonia.

Datorren martxoan, Punto de Vistara iritsiko da, laborategiko parte-hartzaileek hiriko Sinfonia egin dezaten elkarrekin, Iruña super 8mm-tan filmatua. Proiektua Uharteko Arte Zentroa-rekin eta Iruñeko Udaleko Kultura Alorra-rekin elkarlanean burutuko da.

Laborategia ikus-entzunezkoetan interesatuta dauden pertsonentzat bideratu da; hots, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Arte Ederretako ikasleak. Ez da beharrezkoa aurrez esperientzia izatea Super 8 edo 16mm-rekin. Laborategi honetako parte-hartzaileek 18 urtetik gorakoak izan behar dute. Izena emateko epea irekita egongo da urtarrilaren 11tik otsailaren 15tera. Parte hartzeko kuota 20 €-koa da eta izena emateko inprimaki bat bete behar da online:
http://www.centrohuarte.es/es/inicio/?form=cfigf.

Tailerra ingeleran izango da. Informazio guztia hemen eskuragai

 

The Sound We See: A Berlin City Symphony from Echo Park Film Center on Vimeo.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.