Metaphors on Vision

P. Adams Sitneyk argitaratuko lehen liburua Stan Brakhageren Metaphors on Vision (Film Culture, 1963) lanaren edizio bat izan zen. Berrogeita hamar urte geroago, berrikusitako eta zuzendutako edizio bat argitaratu zuen, ohar xehatuekin (Light Industry and Anthology Film Archives, 2016).

Hitzaldi horrek teoria zinematografikoaren lan klasikoaren oinarriak landuko ditu eta Brakhage zinemagileak bere testua idazten ari zen bitartean egindako zenbait lanekin argituko du. Ekitaldian zehar itzultzaile bat egongo da. 

"Irudika ezazue perspektibari buruzko giza legeek gobernatzen ez duten begi bat, logika eratzailearen aurreiritzietatik libre dagoen begi bat, ezein gauzaren izenaren aurrean erantzuten ez duen baina pertzepziozko abentura baten bidez bizitzan aurkitutako objektu guztiak ezagutu behar dituen begi bat. Zenbat kolore daude belardi batean “berdea” zer den oraindik ez dakien eta lauoinka dabilen ume batentzat? Zenbat ostadar sor ditzake argiak ikasi gabeko begi batentzat? Zenbat aldakuntza antzeman ditzake begi horrek bero-boladetan? Irudika ezazue objektu ulergaitzez betetako mundu bat, ezin konta ahalako mugimendu eta kolore-sortarekin distira egiten duena. Irudika ezazue “hasieran Hitza zen” esaldiaren aurreko mundu bat."

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.