es | eu | en
hasiera  |  2018ko edizioa  |   punto de vista akustikoak  |  punto de vista akustikoak
PUNTO DE VISTA AKUSTIKOAK

PUNTO DE VISTA AKUSTIKOAK

El Séptimo Vicio, zinema alternatiboaren erreferentziazko irrati-programa, Katakrakera itzuliko da hilaren 5etik, astelehena, hilaren 8ra, osteguna, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Punto de Vistak lankidetzan jarraitzen du Radio 3-ekin, film-eskaintza Katakrakeko irrati- eta musika-arratsaldeekin osatzeko. Javier Tolentino kazetari ospetsuak Iruñetik egingo du El Séptimo Vicio programa arrakastatsua. Jende guztiarentzako irrati-ekitaldiak zinemaren munduko gonbidatuak izango ditu. Punto de Vistan aurkeztuko dute euren obra herrialdeko talde garrantzitsuenetako batzuen zuzeneko musikarekin. Niño de Elche nabarmentzen da: musikari libre, heterodoxo eta aldakorra da, eta musika-generoen mugekin jokatzen du, esaterako, flamenkoarekin, eta berrasmatu egiten ditu. Dudarik gabe, egungo musika independenteko artista iradokitzaile eta interesgarrienetako bat da eta Iruñean aurkeztuko du disko berria: “Antología del cante flamenco heterodoxo”.

Euskal rockaren historiako talde garrantzitsuenetako batek ere bisitatuko du El Séptimo Vicio: Doctor Deseo taldeak. Francis Díez artista berezia buru duen taldeak bere hamabosgarren diskoa aurkeztuko du: “Igual y diferente. Una mirada distinta”. Eszenatokietan 30 urtetik gora daramatzan euskal taldeak euskal agertokiko arrakasta ezagunenetako batzuk argitaratu ditu, hain zuzen ere, La chica del Batzoki edo Corazón de tango. Etxeko bi taldek osatzen dute kontzertu akustikoen eskaintza: Monte del Oso, power pop musika egiten duena 80ko eta 90eko soinu gordinaren esentziekin, eta Las Kasettes, iraupen luzeko bere lehen diskoa aurkeztuko duena.

Zinema- eta arte-munduko pertsona ospetsuek bisitatu dute Javier Tolentinoren programa Punto de Vista-rekin lankidetzan aritu den bitartean, esaterako, Harmut Bitomsky, Andrés Duque, Oleg Nikolayevich Karavaychuk, Otar Iosseliani, Claire Simon edo Victor Kossakovsky-k. Radio 3-eko eta El Séptimo Vicio-ko mikrofonoetatik pasatu dira beste musikari garrantzitsu batzuk ere, hala nola, El Drogas, Gari, Sherpa (Barón Rojo), Tonino Carotone, Jaime Cristobal, Kokoshca edo Cabezafuego. Irratia, musika eta zinema maite dituztenentzako opari bat, aurten ere Iruñera itzuliko dena.

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información