es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  Boluntarioak
JAIALDIA
EGIN ZAITEZ BOLUNTARIO


BoluntarioakNahi al duzu boluntario aritu Punto de Vista jaialdiaren 15. edizioan, martxoaren 15etik 20ra, Iruñean? Boluntarioek barrutik ezagutu ahalko dute nola egiten eta garatzen den jaialdia eta akreditazio bana jasoko dute, boluntario aritzeko ordutegitik kanpoko proiekzio eta jarduera guztietara sarbidea emango diena. Horrez gain, Punto de Vista jaialdiaren 15. edizioan parte hartu izanaren ziurtagiria jasoko dute jaialdia amaitzen denean.

Hona hemen aukerak:

  • Aretoan laguntzea
  • Bideografian laguntzea
  • Argazkigintzan laguntzea
  • Komunikazio sailan laguntzea
  • Gonbidatuen sailan laguntzea

Punto de Vista jaialdiaren boluntariotza-programan parte hartu ahal izateko, 18 urtetik gorakoa izan behar da, baita konpromisoa onartu eta eskatutako baldintzak bere gain hartu ere. 5 ordu baino gutxiagoko jardunak izango dira egun bakoitzeko. Erantzukizun zibileko aseguru bat izango dute boluntarioek. Jaialdiko proiekzioetara eta/edo beste edozein jardueratara sartu ahalko dute baldin eta sarrera aldez aurretik eskatzen badute eta leku librerik badago.

Parte hartu nahi baduzu, bete formularioa izen emate epean.

Zalantzaren bat baduzu, idatzi produccion@puntodevistafestival.com helbidera.

Hautaketa prozesuan parte hartzeak izaera pertsonaleko datuak boluntarioki jakinaraztea dakar. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13kjo 15/1999 Lege Organikoaren arabera (LOPD), parte hartzeko eskaera hitzartuz gero, adierazteko datuak izaera pertsonaleko datuen fitxategi batean biltzeko baimena eman egiten da, eta baita haren jakinaren gainean egotea eta ezagutzea adierazi ere. Fitxategi horren jabeak eta arduradunak Nafarroako Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua, Punto de Vista Jaialdiko antolaketaren arduraduna dira eta bere zeregin bakarra deialdia kudeatzea da. Interesatuek datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta baliogabetzeko eskubideak aitortu ahal izango dituzte, idatziz NICDO S.L.-ko posta helbidera zuzenduz, eta bere nortasuna egiaztatuz. Ez badira datuak eta eskatutako akreditazio dokumentazioa ekartzen, ezingo da prozesuan parte hartu.

BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información