es | eu | en
hasiera  |  x-films proiektua  |   zinemagile gonbidatuak  |  2019
X-FILMS
ZINEMAGILE GONBIDATUAK

2019

Jaione Camborda

Jaione Camborda(Donostia, 1983). Pragako Zinema Eskolan (FAMU) eta Municheko Zinema Eskolan (HFF) zinematografia ikasketak egin ostean, Galiziara joan zen eta Esnatu Zinema produkzio etxea sortu zuen. Bertan, itxura esperimentaleko filmazio materialarekin errodatutako lanak zuzendu ditu, hala nola Proba de Axilidade, Nimbos, Lilit edo Rapa das Bestas. Dirige el largometraje Arima además de colaborar como guionista y directora de arte en numerosas películas.

Filmografia: Nimbos (2015), Proba de Axilidade (2015), Rapa das Bestas (2017), Arima (2019).

 

El colectivo Los Hijos

El colectivo Los HijosJavier Fernández Vázquez, Luis López Carrasco eta Natalia Marín Sanchok osatzen dutena eta ez-fikziozko zineman, bideo-artean eta etnografia esperimentalean jarduten dena, Madrilen sortu zen 2008an. Kolektiboaren lanak hainbat jaialditan eta museotan egon izan dira ikusgai, Estatuan (Reina Sofía Museoan, Bilboko Guggenheim Museoan edo Artiumen, adibidez), nahiz nazioartean (Centre Georges Pompidou, Anthology Film Archives edo Laboratorio Tascabile museoetan, adibidez). Era berean, Los Hijos kolektiboa komisario lanetan aritu izan da ikus-entzunezko hainbat ziklotan Centro de Arte 2 de Mayo (CA2M) museoan eta Donostiako Tabakaleran, eta haren lanari buruzko atzera begirakoak egin izan dira Artelekun edo Mar del Platako Nazioarteko Zinema Jaialdian.

Filmografia: El sol en el sol del membrillo (2008), Ya viene, aguanta, riégueme, mátame (2009), Los materiales (2009), Circo (2010), Tarde de Verano (2011), Evacuación (2011), Enero 2012 o la apoteosis de Isabel La Católica (2012), Árboles (2013), Karaoke España (2014).

Maddi Barber

Maddi BarberMaddi Barber (Lakabe, 1988) zinegilea da. Lizentziaduna Ikus-entzunezko Komunikazioan, masterra egin zuen Ikusizko Antropologian, Manchesterreko Unibertsitatean. 2015ean, Zinergentziak #15 proiektuan (TyF-k ZINEBI-k bultatzen dute) parte hartu eta Distantziak film luzea zuzendu zuen modu kolektiboan. 2018an, Yours Truly film laburra egin zuen Christopher Murray eta Charlotte Hoskinsekin batera (Punto de Vista jaialdiaren Sekzio Ofizialean parte hartu zuen).

Filmografia: Distantziak (2015), Yours Truly (2018).

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka
Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Instituto Cervantes Goethe Institut Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información