es | eu | en
hasiera  |  x-films proiektua  |   zinemagile gonbidatuak  |  2015
ZINEMAGILE GONBIDATUAK
2015

Iván Torres Hernández

Iván Torres Hernández (Madril, 1981) zinema-ikasketak egin zituen Madrilen. Gero Eskoziara joan zen, eta han hasi zen performanceak eta ikus-entzunezko zuzeneko ekitaldiak egiten. Horren harian, hainbat proiektu egin zituen diskoetxe eta dantza-konpainientzat. Zinema dokumentalaren arloan Finlandiara bizitzera joan zenean eman zituen aurreneko pausoak. Bere lehenbiziko obra BBCrako irrati-pieza bat izan zen. Gero proiektu gehiago gauzatu zituen, eta performanceak egiten jarraitu zuen. Horrez gain, Berlinen eta Parisen hainbat kamera-lan ere egin zituen. Azkenik, hona hemen ordudanik egin dituen filmen zerrenda: A Different Map (2009), Eric by Mrs. Dolphy (2010), Shipwreck (2012) eta The Length (2014).

Lois Patiño

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

 

 

 

 

Xiana Gómez Díaz

Xiana Gómez Díaz (Lugo, 1982) dokumentalista eta artista bisuala da. Horrez gain, Walkie Talkie Films (2008) produkzio-etxeko sortzailekide ere bada, eta etxe horretan egin ditu telebistarako hainbat dokumental kultural eta sozial. Xianak 2013. urtetik aurrera egin ditu bere lanik esperimentalenak: klipoak, hau da, bideo musikalak, entsegu-bideoak eta arte-bideoak nahasten dituzten film laburrak, ezaugarri estetiko berezidunak eta lo-fi itxurakoak. Orain arteko pelikularik konplexuena, Vacacions, 2013. urtearen amaieran aurkeztu zuen. Erritu sozialen erretratu bat da, Galizian filmatua; izan ere, haurtzaroa han igaro zuen zuzendariak. 2013. urtetik ikerketa- eta ekoizpen-proiektu batean lanean ari da, Proyecto D delakoan, alegia. Aurten aterako dute argitara eta, proiektu hori medio, nerabezaroari buruzko emakume-kontakizun intimoa izango den pelikula esperimental bat egingo du gero, Carla Callejarekin batera koordinatuta. Xianak, ikus-entzunezko fikziozko esperimentuez gain, ikerketak egiten ditu (Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko doktore da) eta baita musika ere (The Adaptation Band, TA!).

Lois Patiño

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Stefan Ivančić

Stefan Ivančić (Jugoslavia, 1985) Bartzelonan bizi izan zen 18 urtean, eta han egin zuen Ingeniaritza Mekanikoko lizentzia. 2009an jaioterrira bueltatu zen, Belgradera, eta Zuzendaritza Zinematografikoko gradua egin zuen (2013). FIPRESCIko kide da eta aldizkari espainiar eta serbiarretarako hainbat zinema-kritika idatzi ditu. Horrez gain, Lumière eta Contrapicado web-gune espezializatuetako sortzaile eta editore buru ere izan zen. Zinemari buruzko liburu kolektibo batzuetan parte hartu du eta jaialdi hauetako programatzaile eta argitalpenetako editore izan da: Cinema City International Film Festival Novi Sad (Serbia) Pančevo Film Festival (Serbia) eta Kanaria Handiko Las Palmaseko Nazioarteko Zinemaldia. Film labur hauek egin ditu: Soles de primavera (2013), 1973 (2014) eta Moonless Summer (2014). Film horiek, gainera, nazioarteko hainbat jaialditan emateko aukeratu dituzte, besteak beste Cannes, Rotterdam, Torino, Donostia eta Sevillan eta Bartzelonako L'Alternativan. Gaur egun Ognjen Glavonićen The Load film luzea ekoizten ari da.

Lois Patiño

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información