2011

Daniel Cuberta

Daniel Cuberta"Sevillan bizi naiz. Denbora asko eman dut formatu, teknika eta teknologiekin jolasean eta saiakuntzak egiten. Orain, ordea, aspaldiko kontuak dirudite horiek. Egiten dudan horri bideosorkuntza deitu diote, eta hori ezer ez esatea da, noski. Niri gustatzen zitzaidan pentsatzea nahasketak egiten nituela, erdi bidean nengoela, uztartzen nituela dokumentuen bokazioa, istorioak kontatzeko grina, antzezpenagatiko, kantuengatiko eta hitz jokoekiko maitasun buruarina. Hori, baina, ezer ez esatea izan liteke baita ere. Pelikula horietako batzuk hemen ikus ditzakezue: www.danielcuberta.com".

 

Vicente Vázquez y Usue Arrieta

Vicente Vázquez y Usue ArrietaVicente Vazquezek (Tarragona 1976) eta Usue Arrietak (Arrasate 1979) Cuencan ezagutu zuten elkar eta 2003an hasi ziren elkarrekin lanean, WeareQQ izenarekin. Biek batera diziplina anitzeko obra eredu bat egin dute. Eredu horren oinarriak gizarte espazioak berriz definitzeko ariketak dira, eguneroko testuinguruan aurkitzen dituzten gai politiko, ideologiko eta ekonomikoei buruzkoak. Era horretan (bideoak, instalazioak eta espazio publikoan egiten dituzten esku-hartzeak baliatuz), jendea eta haien testuingurua harremanetan jartzeko aukera berriak sortzen dituzte. Erakusketak egin dituzte Juan Ismael eta CA2M arte zentroetan, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan eta Nogueras Blanchard eta Angels Barcelona galerietan, adibidez. Eta haien lan bideografikoak honako ekitaldi hauetan egon dira ikusgai: CGAI, La Noche en Blanco, La Casa Encendida, Las Palmaseko eta Ourenseko nazioarteko jaialdiak eta Mexikoko FMX jaialdia, besteak beste. Gainera, arte egonaldiak egin dituzte Bartzelonako Fabra i Coats sormen fabrikan, Bilboarten eta Argentinako El Levante fundazioan. Bekak jaso dituzte Barcelona Producció, Can Xalant, Injuve eta Agadic erakundeen eskutik eta tailerrak eman dituzte Buenos Airesen eta Liman, Espainiako Kultura Zentroetan, hain zuzen.

Informazio gehiago: www.weareqq.com

 

Elia Urquiza

Elia UrquizaElia Urquiza (Iruña, 1979). Lehenbiziko dokumentala, De Carmen a Carmen, UABko Sortze Dokumentalen Masterrean zuzendu zuen. Ordudanik obra ugari idatzi, zuzendu eta editatu ditu, maiz dokumentalaren eta fikzioaren arteko lerroa gaindituz. 2005ean Entre el dictador y yo dokumental kolektiboan parte hartu zuen. 2006an, Historia de un niño obran, bere bi zuzendari gustukoenei, Victor Erice eta Abbas Kiarostamiri, omenaldia egin zien, Bartzelonako CCCBko bere erakusketa komunean. 2007an La Caixa fundazioaren beka bat irabazi zuen eta, horri esker, Kaliforniako CalArts zinema zuzendaritzako programan sartu zen; han, fikziozko zinemaren aukerekin jolas egin du. 2010ean Nafarroako Kultur eta Turismo Mintegiko beka bat irabazi zuen eta, hala, orain, graduondoko ikasketak amaitzen ari da Los Angelesen, Monte Hellman zuzendari duela.

Gaur egun, publizitatea zuzentzen ari da Estatu Batuetako latindar merkaturako, eta bere lehen film luze dokumentalaren (Next) ekoiztu osteko lanak egiten ari da.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.