es | eu | en
hasiera  |  x-films proiektua  |   hautaketa batzordea  |  2018
HAUTAKETA BATZORDEA
2018

  • Martín Pawley 

Martin Pawley (A Coruña, 1974) kritikoa, programatzailea eta zine ekoizlea da (Costa da Morte de Lois Patiño, 2013). Marcos Pérez-ekin batera Ilusiones visuales (2006) dokumentala zuzendu zuen eta baita Fogos (2017) laburmetraia esperimentala ere. Astero, A Coruñako Fórum Metropolitano eta Ágora Zentroan eskaintzen dituen zine tailerrez oso harro dago. Astronomiako zientzia hedapena da bere denbora erabiltzen duen beste jardueretako bat. 

  • Marta Selva Masoliver

Historia Modernoan eta Garaikidean lizentziatua da UABren eskutik. Irakaslea da Film eta Telebista Teorian eta Analisian URV, UOC, U. P. F eta UABn. Irakaslea da Sorkuntza Dokumentalari buruzko Masterrean (UAB). Zuzendarikidea izan da Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones erakusketan 1993 eta 2003 artean, eta 2011tik gaurko egunera arte. Drac Màgic Kooperatibaren kidea da eta hainbat komunikabiderekin lankidetza lanetan aritzen da. 2003 eta 2010 artean L’ Institut Català de les Dones de la Generalitat de Catalunya-ko presidentea izan zen. Hainbat lan argitaratu du pedagogia eta zine arteko harremanei eta analisi eta teoria kritiko zinematografikoari buruz.

  • Virginia García del Pino

Virginia García del Pino (Bartzelona, 1966) Arte Ederretan lizentziatua da, “Espainiako egilearen zinema berriko” partaidea da, eta zuzendaritza-karrera eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumental Masterreko irakaskuntza lantzen ditu aldi berean. El Jurado (2012) FID Marsella, FIC Valdivia eta Punto de Vistako atal ofizialeko partaidea da. 2013. urtean, Márgenes jaialdiak eta L’Alternativa jaialdiak haren lanen atzerabegirakoak egingo dituzte. 2014. urtean, berriz, Cineuropa zinema jaialdiak foku bat eskainiko dio. 

La 10a carta pelikula (2014) Donostiako Zinemaldian estreinatu zen. Gaur egun, Quien canta su mal espanta obra garatzen du Santa Mónica Arte Zentroko eta Bòlit Arte Garaikidearen Zentroko Politizaciones del malestar proiektuko artista bezala. 

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información