es | eu | en
hasiera  |  x-films proiektua  |   hautaketa batzordea  |  2015
HAUTAKETA BATZORDEA
2015

David Arratibel

Marina Díaz LópezDavid Arratibel publizista eta zinema-errealizadorea da. Arteen eta Ofizioen Eskolan diplomatu zen eta enpresa desberdinentzako sormen-zuzendari eta zuzendari estrategiko gisa dihardu lanean. 2008tik gaur egunera bitartean, eguneroko itxuran proiektu dokumental bat garatzen ari da, Inventaryo izenburuarekin filmatua. 2009an, bere aitonaren heriotzari buruzko proiektu dokumental bat lantzen du, Un sombrero y un chip deitua. Bi lanak argitaratu gabe daude. 2013an, Oírse filma egiten du, nazio- eta nazioarte-mailako hainbat jaialditan hautatua izan zena eta, besteak beste, Film Ertain Onenaren saria eskuratu zuena Alcances 2013-n. Gaur egun, Converso: conversaciones con mi familia izeneko dokumental-musikalean dihardu lanean, elizako organo, familia eta fedeari buruzkoa.

 

Jorge Tur  

Jorge TurJorge Tur zinemagilea eta Bartzelonako Universitat Autònoma Unibertsitateko Sormen Dokumentalaren Teoriako eta Praktikako Masterreko koordinatzailea da. Dime quién era Sanchicorrota izeneko bere filma Punto de Vista jaialdiko 2012ko X Films deialdiaren proiektu irabazlea izan zen. Beste lan batzuk ere egin ditu, horien artean, De función; Castillo; Si yo fuera tú, me gustarían los Cicatriz; Diario ruso eta Ja arriba el temps de remenar les cireres. Denbora asko ez dela, proiektuaren Idazkera modalitateari Garapen Zinematografikorako Funtsaren (Proimágenes Colombia) diru-laguntzak ematen dizkion batzordeko kide izan da. Bere hurrengo filma, oraindik muntaketa-fasean dagoena, Si la toma está bien, ¿para qué hacemos otra? deituko da.

 

Jara Yáñez

María ZamoraJara Yáñez Artearen Historian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Ondoren, bertan, Zinemaren Historian doktoretza egin zuen. Egun, Caimán Cuadernos de Cine aldizkariko erredaktorea da eta beste zenbait argitalpenekin lankidetzan dihardu, horien artean, Secuencias, L’Atalante eta Rinconete, Cervantes Institutukoa. 2012ra arte Documenta Madrid Jaialdiko Aholkularitza-Batzordeko kide izan da eta, 2011az geroztik, Alcalá de Henareseko Zinema Jaialdiko Hautaketa-Batzordeko kide da. La aritmética de la creación. Entrevistas con productores del cine español contemporáneo liburuaren egilea da (Luis L. Carrasco-ren kolaborazioarekin, Alcine, 2009) eta La medida de los tiempos. El cortometraje español en la década de 2000 (Alcine, 2010) liburukiaren argitaratzailea. Horretaz gain, Cine español para el nuevo siglo. La mirada contemporánea (Tesalónica, 2007) liburua ere koordinatu du. 2014an, haurrentzako Sin que tú lo sepas. Aprender en cualquier momento, en cualquier lugar zinema-zikloa ere antolatu zuen Sofia Erregina Museoarentzako eta kritika zinematografikoari buruzko ikastaroetako irakasle-lanetan ere aritzen da.

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información