2019

Maialen Beloki

Maialen BelokiDonostia Zinemaldiaren zuzendariordea 2016tik. Ikus-entzunezko Komunizazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (Iruña), 2002-2005. Zinema teoria, analisia eta dokumentazioan doktorea (Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan. Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da. Komunikazioko irakaslea izan da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatean. Filmak aztertzen dituen Pausa aldizkari elektronikoan kolaborazioak egin ditu eta Antxon Eceiza, cine, existencialismo y dialéctica liburuaren egileetako bat da. Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Kontseiluko kide izan da.

Alejandro Díaz Castaño

Alejandro Díaz CastañoAlejandro Díaz Castaño (Asturias, 1979) Gijóngo Nazioarteko Zine Jaialdiaren zuzendaria da, 2017tik, 2010ean eta 2011n programatzaile aritu ondoren. Halaber, programazio-buru aritu zen, 2012tik 2016ra, Sevillako Zine Europarraren Jaialdian. FIPRESCIko kidea da, eta kolaboratzailea hainbat aldizkaritan, hala nola Caimán Cuadernos de Cine eta Rockdelux izenburukoetan. Ikus-entzunezkoei buruzko bilduma kolektibo batean baino gehiagotan parte hartu du, eta, 2015ean, bere lehen bakarkako liburua argitaratu zuen: Olvidos vergonzosos. 2016an, Ihesa film laburra idatzi eta zuzendu zuen eta azken urteotan, epaimahaikide aritu da hainbat laiaketatan, hala nola BAFICI, Edinburgh IFF, Crossing Europe Linz, Cinélatino Toulouse eta Las Palmaskoan.

Montse Triola

Montse TriolaMontse Triola (Banyoles, 1974) produktorea eta performerra da. Lizentziaduna da Arte Dramatikoan, Institut del Teatre de Barcelonan. Theatre Practice masterra egin zuen (XX. mendeko ikusizko teoriei eta teoria performatiboei buruz), Erresuma Batuko Rose Bruford Collegen. Ingeles Filologia ikasi zuen, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2003an, Andergraun Films produkzio-etxe zinematografikoa eratu zuen, Albert Serrarekin, eta film luze hauek egin zituen: Honor de cavalleria (2006), El cant dels ocells (2008), zeinak Cannesko Jaialdiaren Quinzena de Realitzadors izenekoan estreinatu baitziren, Historia de mi muerte (Pardo d'Oro saria Locarnoko Jaialdian, 2013) eta La muerte de Luis XIV (Cannesko Jaialdirako aukeraketa ofiziala, 2016).

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.