es | eu | en
hasiera  |  x-films proiektua  |   hautaketa batzordea  |  2011
HAUTAKETA BATZORDEA
2011

Pablo BerásteguiPablo Berástegui Madrilgo Conde Duque kultura-zentroko koordinatzailea da 2012. urtetik, eta, aurretik, Matadero Madrid sorkuntza garaikideko zentroko koordinatzailea ere izan da (2008-2012) eta Madrilgo La noche en blanco izenekoaren azken lau edizioak zuzendu ditu. Aurretik, zazpi urtez PhotoEspaña Argazkigintzako eta Ikusizko Arteetako Nazioarteko Jaialdian aritu zen. Ekitaldi horretan 1999an hasi zen, koordinatzaile nagusi moduan, eta ondoren zuzendaria izan zen, 2003 eta 2006. urteen bitartean. 2006 eta 2008. urteen bitartean Elsinor-eko proiektuen zuzendaria izan zen, eta bertan arteen sustapenerako plataforma berriak sortu zituen.

 

Álvaro MatíasAlvaro Matías La Fábrica kulturarekin eta komunikazioarekin lotutako esparruetan lan egiten duen enpresako komunikazio zuzendaria da. Sail horren buru dela, La Fábricako proiektuak zabaltzeaz eta sustatzeaz arduratzen da Argitalpenak, Artea, Internet eta Bezeroentzako proiektuak arloetan, eta enpresaren harreman publikoak eramaten ditu. 2008tik Interneteko Edukien Zuzendaritzako arduraduna ere bada, eta plataforma horren bidez La Fábrica ikus-entzunezko esparrutik proiektuak lantzen hasi da; besteak beste, Notodo.com, Notodofilmfest.com eta Notodohoteles.com proiektuak koordinatzen ditu.

 

Jaume RipollJaume Ripoll Cameo zinema independentearen konpainiako argitaratze zuzendaria da. Zenbait urtez kazetari eta dokumentalen eta bideoklipen zuzendari moduan ibili ondoren, 2005ean Cameo konpainian sartu zen, hasieran e-commerce eginkizunak egiteko. 2007tik konpainia horretako lanarekin batera Filmin garatzen du, bi printzipio oinarri dituen atari zinematografiko arranditsua: talentu sortu berrien lana zabaltzen laguntzea eta azken urteetako zinema independentearen eta egile-zinemaren film onenak ordezkatzen dituzten izenburuen katalogo hautatua streaming formatuan izatea.

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información