es | eu | en
hasiera  |  x-films proiektua  |   hautaketa batzordea  |  2012
HAUTAKETA BATZORDEA
2012

Gervasio Iglesias

Gervasio IglesiasLa Zanfoña Producciones produkzio-etxeko zuzendari eta ekoizle exekutiboa da, eta aurretik errealizadore moduan lan egin du TVEn eta Tele-Expon (Expo 92). Filosofia eta Zinematografia ikasi zuen. Espainiako Zinema Akademiako kidea da.

Espainiako Zinema Akademiako kidea da. Besteak beste, 7 vírgenes (Alberto Rodríguez, 2005), Astronautas (Santi Amodeo, 2003), edo Embarcadero (Dani Cuberta y Óscar Clemente, 1999) filmak ekoiztu ditu.

Horrez gain, hainbat telebista-saiotako eta telebistako fikzio-saioetako ekoizle edota zuzendaria ere izan da. Irakasle moduan lan egin du eta hainbat argitalpenetan parte hartu du. Bestalde, Munduko Zinemaldi nagusietan ere izan da: Donostia, Berlin, Cannes, Venezia, Toronto, Karlovy-Vary, Tokio, Tesalonica, etab. Bere ekoizpen-lanek 40 sari baino gehiago irabazi dituzte Espainiatik kanpoko lehiaketetan, eta 80 herrialde baino gehiagotan saltzea lortu du. Ohikoa da telebistarako ekoizpen-lanetan eta kultura-ekitaldien antolakuntzan parte hartzea.

 

Eli Lloveras

Eli LloverasArte Ederretan lizentziatua da, eta YProductions produkzio-etxea sortzeaz gain haren kidea ere bada. Kultura esparruan ekoizpen, kudeaketa, ikerketa eta prestakuntza lanak egiten ditu. Urte hauetan hainbat lan-ildotan lan egin du: arte-ekoizpenean, kulturaren ekonomian, kultura-lanean, kultura arloan egindako ikerketan, kultura-politiketan eta kulturaren berrikuntzan. Gai horiek guztiak aztertzeko eztabaida-saioak antolatu ditu, hala nola Estrategas, Bartzelonan. Bestalde, argitalpen-proiektuetan ere parte hartu du, hala nola Producta50 edo Innovación en Cultura (2009, arg.: Traficantes de Sueños); ikus-entzunezko proiektuetan: Bastante Tengo Conmigo Mismo eta lan-egituretan, esaterako: HAMACA bideoa banatzeko eta hedatzeko plataforma, 2009tik zuzentzen duen proiektua dena.

 

Félix Piñuela

Félix PiñuelaVentas auzoan, Gudarrama ibaiaren ertzean eman zituen bere bizitzako lehen urteak. Prestakuntzari dagokionez ("x" esaten dioguna), Madril eta La Habana artean egin zuen.

Horregatik, orain, hau idatz dezaket: Informazio Zientzietan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta zuzendari eta gidoilariaren titulua Kubako San Antonio de los Bañoseko Zinema eta Telebistako Nazioarteko Eskolan, Irrati eta Telebistako Erakunde Ofizialean.

Argazkilari moduan hasi zen lanean, bidaia-agentzia batean. Horrela, Europatik ibiltzeaz gain, turistekin ere bizi izan zen. Horietako batek, autobusean abesten ez duen bakar horietakoak, hauxe esan zion: “Oraindik oso gaztea zara, eta ezin duzu ongi gozatu, ez eta ulertu ere, ikusten duzuna".

Urteak igaro ziren. Espainian eta Latinoamerikan film laburrak eta dokumentalak zuzendu ditu. Paco Mateorekin batera Así se hizo Sansón filma idatzi zuen, eta Autor Fundazioak deitutako Julio Alejandro film luzearen saria irabazi zuen.

Versión española saioa zuzendu zuen TVEn, Kultura Ministerioak emandako Arte Ederren Merezimenduaren Domina lortzen duen lehen telebista-saioa.

Gaur egun ez da hain gaztea, eta ikusten duena oraindik ulertzen ez badu ere, gozatzen saiatzen da.

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información