es | eu | en
hasiera  |  x-films proiektua  |   hautaketa batzordea  |  2013
HAUTAKETA BATZORDEA
2013

Marina Díaz López

Marina Díaz LópezMarina Díaz López Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Unibertsitateko bereko Zinemaren historiako doktorea ere bada. Gaur egun, Madrilgo Instituto Cervantes erakundeko kultura-jardueren sailean lan egiten du zinemako eta ikus-entzunezkoen teknikari moduan. Han, gaztelaniazko zinemaren nazioarteko hedapenarekin eta kultura-hedapenarekin zerikusia duen kudeaketa-lana egiten du.

Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren "Zinematografia-azterketak eta ikus-entzunezko kultura" ikerketa-taldeko kidea da. Latinoamerikako zinemari buruzko bi liburu argitaratu ditu Alberto Elenarekin batera: Tierra en trance. El cine latinoamericano en 100 películas (Alianza Editorial, 1999) eta 24 Frames. Latin American Cinema (Wallflower Press, 2002). Bestalde, gaztelaniazko zinemaren historiari buruzko bibliografia luzea du, edizioko liburuetan eta aldizkari espezializatuetan.

Espainiako eta Latinoamerikako zinema-aldizkari batzuetan kolaboratzailea da, hala nola Secuencias. Revista de Historia del Cine (Maya/Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), Studies in Hispanic Cinemas (Intellect Books) eta El ojo que piensa. Revista de cine iberoamericano (Guadalajarako unibertsitatea, Mexiko) eta Revista Área Abierta (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea).

Foto de Román Navarro

Carolina López  

Carolina LópezGaur egun, eta 2005. urtetik, Bartzelonako CCCBko zinema esperimental eta dokumental sortzaileen Xcèntric programako zuzendaria da. Animac, Kataluniako Animazio Zinemako Nazioarteko Erakustaldiaren zuzendaria ere bada gaur egun. Zinema-zikloak antolatu ditu MACBA museorako, Bilboko Guggenheim museorako eta Artfutura erakusketarako. Sitgeseko zinemaldiko animazio atalaren sortzailea da, eta haren zuzendaria izan zen 1993tik 2004ra arte. Zuzendari moduan zenbait lan independente eta eskatutako beste batzuk sortu eta ekoiztu ditu.

 

María Zamora

María ZamoraEnpresa Zuzendaritzan lizentziatua da, eta Ikus-entzunezko ekoizpeneko masterra egin du Valentziako Unibertsitatean. Maria Zamora Avalon-en hasi zen lanean 2001eko urtarrilean. Gaur egun arte hainbat film labur ekoiztu ditu, hala nola Daniel Sanchez Arévalo, Natalia Mateo edo Nacho Ruiz-Capillas zuzendarienak, eta , David Planellen La vergüenza, Javier Rebolloren La mujer sin piano eta Mapa de León Siminiani Espainiako film luzeak. Bestalde, nazioarteko koprodukzio lanetan ere parte hartu du, hala nola Federico Veirojen "Acné" filmean.

Stefan Schmitzekin batera Avalon P.C. produkzio-etxea sortu zuen 2007. urtean, normalean Avalon D.A. produkzio-etxearen laguntza duena. Azken hori, zine independentea banatzen du eta FILMIN erakundeko kidea da.

Hasieratik film laburren munduaren aldeko apustua egin zuen, talentu berrien harrobi moduan, eta bere helburua lehen filmak sortzeko prozesuan laguntzea da, bai film laburretan bai luzeetan, fikziozkoak edo ez diren kontuan hartu gabe. Ziur dago ez dagoela ekoizteko formula bakarrik, ez eta zuzendari eta film berdinik ere. Une honetan, Beatriz Sanchisen Todos están muertos film luzea ekoizten ari da, eta haren La clase (2009ko Goya sarirako deitu zuten) eta Mi otra mitad (Berlinale 2010) film laburrak ere ekoiztu zituen.

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información