Argi-kutsadura kapitalismoaren aurrerapenarekin batera hazten ari da. Segurtasuna eta desarrollismoa aitzaki, mundua argiztatzen doa. Alabaina, bizi diren lekutik ihes egin behar dutenentzat iluntasuna da leku segurua. Lan hau gaueko lan bat da, Gaulana: mugaren historian zehar babesa ilunpean bilatu duten pertsonei buruzko filma. Halakoak izan ziren Ezkabatik ihes egin zuten presoak, Frantziara izarrei jarraiki iristen saiatu zirenak; baita portugaldarrak ere, joan den mendearen erdialdean; eta, halakoak dira, gaur egun, Bidasoa zeharkatzen saiatzen diren migratzaileak. Lurraldea banantzen duen muga horretan argirik gabeko tarte txiki batzuk badaude, presio politiko eta poliziala itzaltzen dituzten lekuak.
Pablo Casanueva —Ribeseya, Asturias, 1995— zuzendaria eta ikusmen-artista da, Ikus-entzunezko Komunikazioko graduduna Burgosko Unibertsitatean, eta SICUE egonaldia egina EHUn —Bilbo—. Bere lanean memoriaren, lurraldearen eta politikaren arteko harremanak ikertzen ditu zinemaren, artxiboaren eta paisaiaren bidez. Espainiako eta nazioarteko jaialdietan aukeratutako film luzeak eta laburrak zuzendu ditu, eta argazkien eta ikus-entzunezkoen erakusketa-lanak ere egiten ditu. Prestakuntza-egoitzetan eta -programetan parte hartu du EICTVn —Kuba—, Huarte Zentroan, LABoralen, FICX Pro jaialdian eta La Plantación proiektuan.