2013

La casa del meu pare

Francina Verdés, Espainia, 2014, 65'

Familiako gatazka bat ezkutuan duela, errealizadoreak Nafarroara bidaiatu zuen tradizio zaharrei buruzko dokumental bat grabatzera. Bere muga moralak agertzen dira prozesuan, benetan egiten ari denaz jabetzen denean: kamera eskuan duela sartzen da herriko etxeetan eta oinordetzan hartutako tradizio zahar batek markatutako familia tradizionaletara, berearen antzekoetara, hurbiltzen da.

Francina Verdés (Guissona, Lleida, 1978). Prestakuntzaz kazetaria izanik, Francina Verdés komunikazioan eta gatazka armatuetan aditua da. Gaur egun, freelance kazetaria da erakunde komunikazioaren eta proiektu kulturalen hedapen eta ekoizpenaren arloetan. Kazetaria izateaz gain, dokumentalen errealizadore eta produktore independentea ere bada.
2007an jarri zen harremanetan zinema dokumentalarekin, UABko Sortze Dokumentalen Masterrean izena eman zuenean. Bertan egin zuen bere lehen proiektu dokumentala, Ja tornes a gravar, pertsona maite baten heriotzaren eta memoriaren inguruan eginiko film labur familiar eta intimoa. Harrezkero, hainbat dokumentaletan parte hartu du produktore gisa: El conserje, Entre cirerers edo Sueñero. Errealizadore gisa, zinema zuzenaren eta hurbilekoaren artean jarduten da, eta gatazka intimoak eta kolektiboak dituzten pertsonaiak irudikatzen ditu. Bere filmografian lan dokumental hauek daude: Ja tornes a gravar (2008), Coses rares que passaven abans (2012) eta Teresa sin mar (2012), bere lehen film luzea.

Hemen bideo bat dago, baina ezin duzu ikusi, ez dituzulako marketineko cookieak onartu.
Aldatu zure konfigurazioa ikusteko edo egin klik hemen Youtuben zuzenean ikusteko.
2013
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.