2012

Dime quién era Sanchicorrota

Jorge Tur, Espainia, 2013, 63'

Txori bat da, hegazkin bat? Ez, Sanchicorrotaren legenda da, behartsuei emateko aberatsei lapurtzen zien XV. mendeko bidelapurra. Haren aztarnen eta memoria galduaren bilaketak, historiaren eta mitoaren artean, artzainak, ardiak, ehiztariak, zine-dekoratuak, base militarra, eta Bardeako basamortuko txabola batean ahaztutako Espainiako duela gutxiko historiaren oroitzapen mingarria bakarrik aurkituko ditu.

Jorge Tur. Dokumentalen errealizadorea. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Sortze Dokumentalen Teoria eta Praktika Masterreko irakasle eta koordinatzaile orokorra. Valentziako Unibertsitatean Psikologian graduatu ondoren, UABko Sortze Dokumentalen Masterra egin zuen. De función; Castillo; Si yo fuera tú, me gustarían los Cicatriz; Diario ruso; Ja arriba el temps de remenar les cireres; eta Dime quién era Sanchicorrota dokumentalen zuzendaria da. Horiei esker, hainbat aitortza jaso ditu estatuan eta nazioartean. Psikologo eta koordinatzaile lanak egin ditu zentro psikiatriko bateko ikus-entzunezko tailer batean. Proiektuak idazteko modalitateari Zinema Garatzeko Funtseko (Proimágenes Colombia) dirulaguntzak ematen dizkion batzordeko kidea izan da. Hainbat argitalpenetan parte hartu du. Berriki, kapitulu bat idatzi du Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) argitaratutako Territorios y Fronteras 2. Emergencias y urgencias en el cine documental español liburuan.

Hemen bideo bat dago, baina ezin duzu ikusi, ez dituzulako marketineko cookieak onartu.
Aldatu zure konfigurazioa ikusteko edo egin klik hemen Youtuben zuzenean ikusteko.
2012
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.