castellano | euskara | english
Facebook Twitter Flickr YouTube Blog RSS
Seminario Internacional Punto de Vista

www.marcinryczek.com

ALBISTEAKNoticias

1.840 ikusle Punto de Vista 2014 mintegiaren film emanaldietan05.03.2014
1.840 ikusle Punto de Vista 2014 mintegiaren film emanaldietan

Bigarren mintegia bukatu berri den honetan, ikusle kopuruak argi salatzen du zeinen onarpen handia izan duen Punto de Vista-k aurten. Horrela, mintegiko 11 saio izan dira jendearendako zabalik eta, guztira, 1.840 ikusle bildu dira Nafarroako Filmotekako eta Saide Carlos III-eko zinema-tokietan; hau da, batez beste, 150 ikusle saio bakoitzeko Nafarroako Filmotekan, eta 248 ikusle bana beste, Saide Carlos III-eko aretoetan. Goizeko saioetan, gehienbat, Ignacio Agüero eta Pema Tseden zinemagileen zineman pausatu da begirada, eta mintegian izena emandako 128 lagun bertaratu dira egunero. Punto De Vista jaialdi formatuarekin itzuliko da heldu den urtean.

leer másgehiago irakurri


Salgai daude Punto de Vista mintegiko emanaldietarako sarrerak07.02.2014
Salgai daude Punto de Vista mintegiko emanaldietarako sarrerak

Punto de Vista mintegiko emanaldi guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko. Mintegian izenik ez baduzu eman eta arratsalde saioetara joan nahi baduzu, sarrerak Punto de Vista jaialdiaren eta Nafarroako Filmotekaren web-guneetan edo Saide zinema-aretoan eros ditzakezu, saioa non izango denaren arabera.

leer másgehiago irakurri


Menchu Gutierrez, elurretan gidari05.02.2014
Menchu Gutierrez, elurretan gidari

Snow movies saioan elurra goresten duten lau pelikula jarriko ditugu eta, gidari gisa, sorkuntzaren eta aire zabalaren eremuan den xerparik onena gonbidatu dugu: Menchu Gutierrez, ekaitz, laino eta elurteez asko dakien idazlea. Menchu Gutierrezek gurekin batera egingo du Japoniatik Siberiarako bidaia zuria, mintegia amaitzeko saio berezian. Menchu kantauriar menduetan bizi da orain, baina lehen Igeldoko itsasargian bizi zen. Zuzenean ezagutu ditu hainbat mutur, eta testu eder eta sakon bat idatzi digu Cincuenta centímetros de nieve izenburu duen aurtengo libururako: “Elurra gure aztarnak irartzen diren lehen orria, lehen zinema-pantaila, lehen liburua da, lur-arrasean zabaldua”.

leer másgehiago irakurri


Francina Verdesen La casa de mi padre, iazko X Films proiektua irabazi zuen filma, estreinatuko dugu otsailaren 22an05.02.2014
Francina Verdesen La casa de mi padre, iazko X Films proiektua irabazi zuen filma, estreinatuko dugu otsailaren 22an

Otsailaren 22an, larunbatean, X Films proiektua izango da protagonista Saide Carlos III zinema-aretoan, 17.30eko saioan. Batetik, Punto de Vista jaialdiko aurtengo edizioan zein proiektu aukeratu duten emango da aditzera. Eta bestetik, iaz X Films proiektuko irabazle izan zen filma estreinatuko dugu: Francina Verdesen La casa de mi padre, hain zuzen ere. Sarrerak zinema-aretoko leihatilan daude salgai, 3 euroan.

leer másgehiago irakurri


ZINEMAGILEAKZinemagileak
Ignacio Agüero
Pema Tseden
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información