Bizi den moduan filmatzea: atzera itzuli gabe, aldaketarik gabe, hutsegiteak gure gain hartuz. Eta, filma, orriak kentzen ez diren ohar-koaderno bat izango balitz bezalakoa. Egun bat, egunkariaren orri bat. 20103ko martxoaren 20aren eta apirilaren 11 artean Iruñako alde zaharreko Eslava ostatuan egon zen Chus Dominguez, eta joan eta etortzen diren bizitza laburrak filmatu zituen; denboraren ezinbesteko igarotzeari buruzko oharrak. Bistakoa denaren hesia gainditu ezin duen zinema ere filmatuz. Egun bat, egunkariaren orri bat.
Chus Domínguez. Ikus-entzunezko sortzailea; erreala denaren zinema lantzen du. Bere filmak/bideoak jaialdietan, arte zentroetan eta beste espazio batzuetan aurkeztu dira. Erakusketa espazioetarako lanak/instalazioak ere egin ditu. Nilo Gallego soinu artista eta performerrarekin batera Orquestina de Pigmeos site specific ekintza kolektiboaren parte da. 2007tik aurrera, DEAC MUSACekin lankidetzan aritu da, eta 2014az geroztik, LAAV_ ikus-entzunezko antropologia esperimentalaren laborategiaren zuzendarikidea da. ECAMeko Dokumentalen Diplomako irakaslea da eta Praktika Eszenikoa eta Ikuste Kultura Masterrean (Reina Sofía Museoa eta Gaztela-Mantxako Unibertsitatea) lankidetzan aritu da.