"Goitik behera, Behetik gora" zaletasun baten ingurua sortzen diren talde-erkidegoei buruzko, eta sortzen diren irudiei buruz filma da. Abiapuntua, bi gertaera eta jardueretan oinarrituz (aeromodelismoa eta goitibeherak), igoeren eta jaitsieren azterketa da. Biak aire zabalean egiten dira eta lautadan eta maldetan egiten dira.
Vicente Vázquezek eta Usue Arrietak arte eta zinema testuingurua baliatzen dute beren jarduera argitaratzeko. Egin dituzten azken erakusketen artean, hauek nabarmendu daitezke: Ocho diez, seis o siete lobos, Fundació Joan Miró, Bartzelona; Contra Tapies, Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona; 1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea, San Telmo Museoa, Donostia; Resonance, Goethe Institute Wyoming Building, New York; eta 98 weeks, Beirut. Beren bideoak honako hauetan izan dira ikusgai: CGAI, MNCARS, La Casa Encendida, Las Palmaseko Nazioarteko Zinema Jaialdia, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia, FMX, Mar de Plata Jaialdia edo Cineuropa (Santiago de Compostela).