Nostalgia de la luz: gogoratu, etorkizuna eraikitzeko

“Gogoratzeak etorkizuna eraikitzen laguntzen du”, esan zuen Guzmánek Nostalgia de la luz lana aurkezterakoan Canneseko Jaialdian. Esaldi horrek urteetako lan dokumentala laburbiltzen du, eta lan horrek film honetan gailur poetiko eta militantea lortzen du. Guzmán oroimen publiko eta pribatuaren, kolektibo eta intimoaren langile nekaezina da, bata zein bestea aberri baten bi erdi balira legez. Patricio Guzmánek Txile iparraldera jo zuen, Atacama basamortuko inguru lehorretara, espazioan urrun egon arren oroimenaren inguruan egin zituen lanetan oso hurbil dauden bi puntu bateratzeko: astronomia eta Pinocheten diktadurak errepresaliatutakoen gorpuen bilaketa. Teleskopio erraldoiekin, astronomoek zeruaren iragana, agian dagoeneko esistitzen ez diren izarrek emandako argia behatzen dute, eta horien ondoan, desagertutakoen amek eta emazteek lurrean hazka egiten dute, hurbilen dutenari begiratzen diote, herrialdearen eta bertako familien oroimenaren bila.
         Guzmánek, bere-bereak diren gaiekin edo bertan behera utzi ezin duen historiarekin koherentea izanda, oroimen setatsu eta nostalgikotik gidatzen gaitu, ez errebantxaren bila, adiskidetzearen bila baino, Atacama basamortuko zerua bezain argitsua den adiskidetzea.
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.