Punto de Vistak lehen aldiz aurkeztuko du Espainian Young Filmmakers Rediscovered izeneko pelikula-saila. Kameren irakaskuntzan esperientzia aitzindaria izango da, etorkin gazteekin egindakoa, hirurogeigarren eta hirurogeita hamargarren amaierako New Yorkeko Lower East Side-n.
Zazpi film labur horietan, garai hartako New Yorkeko kultura-asaldura dokumentatzearekin batera, argi eta garbi erakutsiko da errealizadore gazte amateur batzuen talentu zinematografikoa. Haien pelikulak oso ezagunak izan ez baziren ere, batzuk New Yorkeko Zine Jaialdian aurkeztera iritsi ziren 1968. urtean, eta Cannesen ere aurkeztu ziren.
Film horiek Michael Jacobsohn-ek eta Gabe Klinger-ek aurkeztuko dituzte. Lehena garai hartan zuzendari gaztea izandakoa da, zinearen munduan dokumentalista eta editore gisa jarraitu eta arrakasta izatera iritsi dena; bigarrena, berriz, saioaren komisarioa, kritikaria eta irakaslea.